domingo, 29 de mayo de 2016

Atzeko kaleko lanak.....



Atzeko Kale oinezkoentzat egokitzeko lanak astelehenean hasiko dira, eta kalea moztuta geratuko da 3 hilabeterako


Atzeko Kaleko beheko aldea (Ramon Irizar kaleko bidegurutzetik plazaraino) oinezkoentzat egokitzeko lanak hasiko dira astelehenetan, eta, ondorioz, kalea moztuta egongo da trafikorako hurrengo hiru hilabeteetan. Obrak dirauen bitartean, Kale Barrira zamalanak egitera joaten diren ibilgailuek Portu Kalean eskumara biratuta (alondiga alderuntz) sartu ahal izango dira Kale Barrira. (Euskadiko Kutxa aurrean ezingo da aparkatu hilabete hauetan).Atzeko Kaleko goiko aldean bezalaxe, plataforma bakarra egokituko da, galtzada eta espaloia maila berean dituena. Oinezkoentzako gune seguru eta atseginak irabaztea da helburu nagusia. Atzeko kalearekin batera, alondiga eta Kirrin nahiz Ibarrondo kale-kantoiak ere berrituko dira obra honetan.

Mostrando

No hay comentarios:

Publicar un comentario