Auzo-taxi zerbitzua jarriko du martxan Oñatiko udalak, hilabete bukaeran
2016-05-03 15:05 OÑATI BERRIAK
Auzoetatik hirigunera eta alderantzizko zerbitzua eskainiko dute Oñatiko 6 taxilariek, herriko mugikortasuna sustatzeko helburuarekin. Zerbitzua, astelehenetik ostiralera, 7:30etik 20:00etara eta larunbatetan 9:00etatik 14:00etara eskainiko da.
Erabiltzaileak aldez aurreko erreserba egin beharko du, telefonoz, zerbitzua bermatzeko. Bidaia bakoitza bi euro ordaindu beharko ditu erabiltzaileak eta herriko auzotarrek bakarrik erabili ahal izango dute zerbitzu hau, beti ere autobus publikoa auzunetik pasatzen ez bada eta auzunetik gertu autobus geltokirik ez badago.
Proba moduan eskainiko da zerbitzu hau. 18.000 euroko aurrekontua dago egitasmo honendako eta diru kantitate hori gastatzean, emaitzak aztertu eta zerbitzua ematen jarraitu edo ez erabakiko du udalak.
Oraindik eguna finkatu gabe badago ere, Javi Marquez Oñatiko taxilariak iragarri du zerbitzu hau laister izango dela martxan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario