2016/05/17.
Mikel Biain alkatea Eudeleko Gipuzkoako Batzorde Eragileko partaide izendatu dute
Elgoibarren atzo egin zen batzarrean, kontsentsuzko hautagaitzak onetsi ziren
EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta PPko zinegotzi eta alkateek osatzen dute Eudel, Euskadiko Udalen Elkartearen batzorde eragilea. Pasa den astelehenean, hautagaitza bateratu eta bakarra zehaztu zen eta horixe berretsi zen, Elgoibarren atzo egin zen ez ohiko batzar orokorrean. Batzorde Eragile orokorra eta lurralde batzordeak bozkatu ziren.
Gipuzkoako Batzorde Eragilean, Debagoieneko bi ordezkari proposatu ziren, Oñatiko eta Elgetako alkateak. Hautagaitza, zegoenetan onartu zen. Ondorioz, Mikel Biain eta Iraitz Lazkano Elgetako alkatea, Eudeleko Gipuzkoako batzorde eragileko kide dira atzo ezkeroztik.
Emandako 811 botoen 808 botorekin onartu zen hautagaitza bateratua. Getxoko alkatea, Imanol Landa, Eudelen elkarte-buru aukeratu zuten berriro, 2016-2019 aldirako. Irungo alkate Jose Antonio Santano lehen elkarte buruordea izango da berriro ere, eta Errenteriako alkateorde Garazi López de Etxezarreta bigarren elkarte buruordea. Elkarte buruaz eta bi elkarte buruordeez gain, Batzorde Eragile berria osatuko dute12 kideak ere aukeratu ziren.
Atzoko batzarrean Eudelen Lurralde Batzorde bakoitzeko, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 9 kideak ere berritu ziren. Eudelen Gipuzkoako Lurralde Batzordeko 9 kideetatik bost jeltzaleak dira, 3 EH Bildukoak, tartean, Oñati eta Elgetako alkateak, eta 1 PSE-EEkoa.
Iturria: Oñati Irratia
No hay comentarios:
Publicar un comentario