lunes, 16 de mayo de 2016

Oñatiarrak nagusi

2016-05-16 11:58:11
SERGIO GARCIA ETA EDURNE ELKOROIRIBE IZAN ZIREN GARAILEAK
Oñatiarrak nagusi, Otala Zelaiko krosean
Oñatiko korrikalariak protagonista izan ziren atzo goizean jokatu zen Otala Zelaiko krosean. Gizonezkoetan Sergio Garciak iazko garaipena berretsi zuen, eta emakumezkoen artean Edurne Elkoroiribe izan zen helmugan azkarrena. Biek ala biek merezimendu osoz irabazi zuten lasterketa.

125 partehartzaile inguru elkartu zituen atzo goizean Urkuluko urtegiaren inguruetan jokatu zen Otala Zelaiko krosak. Horietatik 32 partehartzailek, bikoteka egin zituzten antolakuntzak markaturiko zortzi kilometro pasatxoak. Parte hartzaile guztien artean azkarrenak, Sergio Garcia eta Edurne Elkoroiribe oñatiarrak izan ziren.

Garciak 27:10 osatu zuen antolakuntzak markaturiko ibilbidea eta 20 segundo atera zizkion helmugan bigarren postuan iritsi zen David Rua Elorrioko korrikalariari. Ia minutu eta erdira helmugaratu zen Mustapha Archaoui (28:39) aretxabaletarra hirugarren postuan.

Emamukezkoetan berriz, Edurne Elkoroiribe izan zen onena. Oñatiarrak 35:08 kronoan gurutzatu zuen helmuga. Bigarren sailkatua, Janire Arrizabalaga gernikarra izan zen (35:53) eta podiumeko hirugarren postua, Mari Carmen Olaso (36:50) lasartearrak eskuratu zuen.

Lasterketako sailkapen ofizialak [hemen].

Garcia eta Elkoroiribe garaile izan ziren atzoko lasterketan. Argazkiak: Goiena

No hay comentarios:

Publicar un comentario