lunes, 7 de julio de 2014

Aitor Ramirez azkarrena turismoetan, Arlabaneko auto igoeran

OK MAGAZINEA.

 Oñatiko pilotuek oso lan txukuna egin zuten

Arlabaneko auto igoerak XVIII. edizioa bete zuen larunbat arratsaldean. Ibilbide berrituarekin (iaz baino 6 km. luzeagoa) aurkeztu zen aurtengoa eta orokorrean, gustora gelditu ziren guztiak errepidean ikusi zenarekin. Oñatiko pilotuek orokorrean, lan oso ona egin zuten. Goraipatzekoa, besteak beste, Aitor Ramirezek turismoetan lortutako garaipena.

Probari dagokionean, antolatzaileek zirkuitu eraberritua aurkeztu zuten arren, ezusteko gutxi izan ziren asfalto gainean. Lasterketan lehiatu ziren 43 pilotuen artean, Aitor Zabaleta bergararra izan zen azkarrena (3:04:75). Monoplazetan garaipena Zabaletarentzat izan bazen, turismoen kategorian, Aitor Ramirez oñatiarra izan zen piloturik onena (3:26:05).

Ramirez pozik azaldu zen egindako lasterketarekin. Dirudienez, azken lau probetan hainbat arazo izan ditu autoan. Larunbatean baina, matxura eta arazo horiek alde batetara utzi eta autoa %100 egonda, turismoen artean behintzat, zirkuituko piloturik onenetariko bat dela erakutsi zuen.

Oñatiarrek lan txukuna

Aitor Ramirezen garaipenaz gain, Arlabaneko igoeran izan ziren beste pilotu txantxikuarrek ere, oso lan ona egin zuten. Monoplazetan esaterako, Ruben Nogueiras hirugarren (3:14:03) postuan sailkatu zen.

Turismoen mailan jarraituz, Asier Samaniego eta Asier Mugarzak egindako lana ere aipatu beharra dago. Samaniego laugarren (3:35:65) helmugaratu zen eta Mugarza berriz, bederatzigarren (3:44:56) piloturik azkarrena izan zen.

Amaitzeko, emakumeei dagokienez, bi pilotuk eman zuten izena larunbateko proban. Sarai Vega eta Monica Muñozek. Hemen ere, Muñoz oñatiarra izan zen azkarrena (3:55:94) Citroen ZX 16v autoarekin.
Ramirez Arlabanen gora. Argazkia: Sergio Gi

No hay comentarios:

Publicar un comentario