Jon Berezibar
2014-07-21 15:11
Debagoiena
Goienako kazetari Julen Iriondo aste honetan ibiliko da Pedalka
saioaren atal berriak grabatzen. Oraingoan, baina, ez da urrutira joango
(saioaren lehen sorta
Alpeetara egindako bidaiarekin
osatu zuen), eta Gipuzkoa zeharkatuko du bizikletarekin. Saioaren
helburua izango da, ibilbideko paraje ederrak eta kontuak jasotzearekin
batera, bizikletaren erabilera sustatzeko batean eta bestean egiten
diren ekimenen berri jasotzea. Grabaketaren nondik norakoa
#GipuzkoaPedalka traolaren bitartez jarraitu ahal izango da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario