jueves, 24 de julio de 2014

AITOR MANTXOLA

Urrezko Maskorraren koskatxo bat ekar lezakete Aitor Mantxolak eta Mariasun Pagoagak


 Jon Berezibar 2014-07-24 12:35  Arrasate  Debagoiena  Oñati
 Guretik aurten ere ordezkaritza polita izango du Donostiako Zinemaldiak. Sail Ofizialean lehiatuko den Lasa eta Zabala filmak Aitor Mantxola oñatiarra du argazki zuzendari eta pantailan Mariasun Pagoaga aktore arrasatearra Lasaren amaren larruan ikusiko dugu. Aitor Arregi zuzendariak, bere aldetik Zabaltegin Zarautzen erosi nuen film laburra izango du.

 
Pablo Malo zuzendariaren Lasa eta Zabala filmean bi debagoiendarrek hartu dute parte. Aktore bezala, Mariasun Pagoaga Lasaren ama izango da fikzioan eta Aitor Mantxola oñatiarrak argazki zuzendari lanetan jardun du. Joandako neguan izan da errodajea eta irailerako estreinurako gertu dago guztia. Mantxolak ibilbide luzea du zineman eta, aitortzen duenez, “gustura” errodatu du etxe alboan oraingoan. Pagoagak oraingoan bigarren mailako papera du film horretan, Lasaren amarena, eta honek kontatzen du berezia izan dela Lasaren amaren galtzetan ibiltzea, elkarrizketa gutxirekin aurpegi eta keinuen bitartez erakutsi behar izan duelako pertsonaiaren sufrimendua. Zinemaldian bertan 80 egunean filmarekin izan zen lehen aldiz han Pagoaga. Hain zuzen, film horren zuzendariek, Joxe Mari Goenaga eta Jon Garañok, Loreak filma estreinatuko dute Zinemaldian. Sail Ofizialean euskara hutsean aurkezten den lehen filma izango da Loreak  eta, hortaz, Urrezko Maskorrerako lehian izango da hau ere.

Zinemaldian izango diren debagoiendarrekin jarraituz, Aitor Arregi zuzendari oñatiarrak ere bere lanetako bat izango du Zabaltegi sailean. Zarautzen erosi zuen film laburra erakutsiko dute sail horretan. Loreak filmaren idazketan ere parte hartu du Arregik, film hori bera partaide den Moriarti ekoiztetxearen lana den heinean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario