lehen zatian donostiarrek izan dute baloiaren
eta jokoaren kontrola, baina ez da aukera garbirik sortu ez area batean,
ez bestean. Atsedenaldiaren ostean, lehen zatian ez bezala, gol festa
izan da eta 2-3ko emaitzarekin bukatu da Aloña eta Martuteneren aurkako
partidua.
Partiduaren hasieran 70eko hamarkadan Aloña Mendi Kirol Elkarteko
futbol taldeko jokalari izan zen Luis Oñateren izenean minutu bateko
isilunea gorde da.Gol festa, bigarrenean
Partiduari berari dagokionez, lehen zatian donostiarrek izan dute baloiaren eta jokoaren kontrola, baina ez da aukera garbirik sortu ez area batean, ez bestean.Atsedenaldiaren ostean, lehen zatian ez bezala, gol festa izan da. Bigarren zatiko 3. minutuan Zalduak 25-30 metrotik jaurtiketa bikaina egin du, eta baloiak Aloñakoen atea zulatu du. Gol horrek erabat baldintzatu du jokoa. Izan ere, Aloñakoak berdinketaren golaren bila irten dira, eta kontraerasotan, donostiarrak aukera gehiago sortzen hasi dira. 65. minutuan Aguilerak, areaz kanpo egindako beste jaurtiketa zehatz batekin 0 eta 2koa jarri du markagailuan. Oñatiarrak, nahi eta ezin ari ziren. Partiduaren amaiera aldera Rodriguezek falta jaurtiketa bikaina egin du, eta 0-3koa eskuratu du du. Une horretan Zigor handiegia Aloñakoentzat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario