martes, 23 de septiembre de 2014

Zubillaga auzoan eta Otadui Zuhaiztian argiteria aldatu

Zubillaga auzoan eta Otadui Zuhaiztian argiteria aldatu eta luminaria eraginkorragoak jartzeko Foru Aldundiaren diru laguntza jasoko du udalak

 
 
2014/09/22
Ia 42.500 euroko diru laguntza jasoko du.
  Diru laguntza hauek tokiko energiaren aurrezpena eta eraginkortasun energetikoa bultzatzeko helburuz eman ditu Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako Foru Departamentuak.
  Erdiguneko kaleetan edota Olakua eta San Lorentzon egin bezala, udalak, Zubillaga auzoan, Migelena inguruan, Otadui zuhaiztian eta Bidebarrieta kalean ere, energetikoki eraginkorragoak izango diren luminaria berriak jarri asmo ditu. Guztira, 162 luminaria aldatzea aurre ikusten da.
  Lanak aurrekontu potoloa du, kasik 123 mila euro. Foru aldundiak, 42.500 euroko laguntza emanez, kostuaren hirutik bat estaliko du.
  Zubillagan aldatu asmo diren luminariak auzunea eta errepide argitzen duten zenbait dira, konkretuki, Altuna Hermanos enpresa parean hasi eta Gelatzura bitartekoak aldatuko dira. Migelena inguruan, Otadui zuhaiztian eta Bidebarrietan ere energetikoki eraginkorragoak diren luminaria berriak jarriko dira. Inguruan egin diren beste lan batzuk aprobetxatuz 12 jada aldatu dira baina 150 jartzea falta da.
  Foru Aldundiaren diru laguntza jaso ahal izateko, lanok, urte akabera baino lehen egin beharko dira.
  Berez, udalak, bi proiektu aurkeztu zituen diputazioak deitutako diru laguntza hauetara: kale argiteria eraginkorragoa bihurtzekoa batetik, eta Pake Leku elkarteko berokuntza instalazioa aldatzekoa bestetik. Bakarra  da ordea, foru erakundearen diru babesa jasoko duena. Lehentasunak markatuta, diru laguntzak beste proiektu batzuetara bideratzea erabaki baitu diputazioak eta diru partida agortuta, Pake lekuko berokuntza instalazioa aldatzeko proiekturako ez da sosik geratu.
Iturria: Oñati irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario