ok magazinea
2014-09-04 19:02:27
Pasaden larunbatean, Aralarko mendatean kokaturik dagoen Lizarrustiko parketxean, Gipuzkoako II. Rogainea lehiatu zen. Parte hartu zuten taldeen artean, Oñatiko Antxintxiketan Kirol Elkartea bigarren sailkatua izan zen 3 orduko rogainean.
Rogainea edo Raid-a, mendi lasterketa/martxa eta orientazio probak uztartzen dituen froga bat da. 2 eta 5 lehiakide artean osaturiko taldeek, mendian zehar dauden baliza kopuru gehiena bilatzean datza, beti ere denbora jakin baten barruan. Frogaren haseran, parte hartzaileei balizen kokapena eta puntuazioa zehazten duen mapa ematen zaie. Ondoren, talde bakoitzak ahalik eta puntu gehien egiteko estrategiarik egokiena gauzatzen dutelarik.
Frogaren iraupena, modalitatearen arabera, aldakorra izaten da. Aralarrekoak adibidez, hiru aukera eskaintzen zituen. 6 ordukoa, hirukoa eta familia edo haurren Rogainea. Antxintxiketan talde lagunek 3 orduko proban parte hartu zuten.
3 orduko Rogaine mixtoan eman zuen izena talde oñatiarrak eta Amaia Bernal, Asier Olasagasti eta Asier Osinagak osaturiko taldeak, bigarren talderik onena izatea lortu zuen. 35 puntu pilatu zituen 2:56:31 egindako lanean. Garaipenetik 3 puntu eta 5 minututara gelditu ziren. Sailkapen ofizialak [hemen].
2014-09-04 19:02:27
Pasaden larunbatean, Aralarko mendatean kokaturik dagoen Lizarrustiko parketxean, Gipuzkoako II. Rogainea lehiatu zen. Parte hartu zuten taldeen artean, Oñatiko Antxintxiketan Kirol Elkartea bigarren sailkatua izan zen 3 orduko rogainean.
Rogainea edo Raid-a, mendi lasterketa/martxa eta orientazio probak uztartzen dituen froga bat da. 2 eta 5 lehiakide artean osaturiko taldeek, mendian zehar dauden baliza kopuru gehiena bilatzean datza, beti ere denbora jakin baten barruan. Frogaren haseran, parte hartzaileei balizen kokapena eta puntuazioa zehazten duen mapa ematen zaie. Ondoren, talde bakoitzak ahalik eta puntu gehien egiteko estrategiarik egokiena gauzatzen dutelarik.
Frogaren iraupena, modalitatearen arabera, aldakorra izaten da. Aralarrekoak adibidez, hiru aukera eskaintzen zituen. 6 ordukoa, hirukoa eta familia edo haurren Rogainea. Antxintxiketan talde lagunek 3 orduko proban parte hartu zuten.
Talde mixtoa
Orientazio proba honetan talde lana oso garrantzitsua izaten da. Esan beharra dago, taldeko partaide guztiak heldu behar direla balizara eta horretarako taldekide bakoitzak txip bat izaten du.3 orduko Rogaine mixtoan eman zuen izena talde oñatiarrak eta Amaia Bernal, Asier Olasagasti eta Asier Osinagak osaturiko taldeak, bigarren talderik onena izatea lortu zuen. 35 puntu pilatu zituen 2:56:31 egindako lanean. Garaipenetik 3 puntu eta 5 minututara gelditu ziren. Sailkapen ofizialak [hemen].
No hay comentarios:
Publicar un comentario