Futbola
2014-09-25 11:49:53
3-0 NAGUSITU ZITZAION KALAÑATASARAY TALDEARI
Etxaixat txapeldun, San Migel F-7 txapelketan
Herriko Futbol Txapelketa denboraldi
berrirako prestatzen hasia da. Azken urteetako ohiturari jarraituz, San
Migel F-7 txapelketa jokatu da azken asteotan. Larunbaten jokatu zen
finala Etxaixat eta Kalañatasaray taldeen artean. 3-0 emaitzari esker,
aurtengo titulua, Etxaixat taldearentzat izan zen.
Bederatzi taldek eman zuten izena aurtengo San Migel F-7 txapelketarako. Azken asteetan kanporaketa ezberdinak jokatu ostean, pasaden larunbat goizean jokatu zen final nagusia Larrañako futbol zelai eraberrituan. Kalañatasaray eta Etxaixatek oso txapelketa ona burutu dute, eta merezimendu osoz iritsi ziren finalera.
Final berdindu eta interesgarria aurreikusten zen, izan ere bi taldeek aurreko kanporaketetan erakutsitako maila oso ona izan baitzen. Hala ere, partida hasi zenetik Etxaixat nagusi izan zen eta finala, merezimendu osoz irabazi zuela esan daiteke. Azkenean 3-0 emaitzaz nagusitu ziren larroxa koloredunak. Hamarkada luze baten ostean, larunbatekoa bere ibilbideko lehen titulua izan da.
Hala ere, aurtengo nobedade nagusiena, hiru hamarkada luzeren ostean Superkopa jokatuko dela izango da. Azken Superkopa, 80ko hamarkada hasieran jokatu zuten San Lorentzoko futbol zelaian. Orduko hartan, Narruti eta Lokotsak izan ziren nor baino nor eta garaipena, Narrutirentzat izan zen 1-0 emaitzarekin.
Superkopako finala Urriaren 11an jokatuko da eta finalistak Dollygans (ligako irabazlea) eta Kalañatasaray (kopako irabazlea) izango dira.
Bederatzi taldek eman zuten izena aurtengo San Migel F-7 txapelketarako. Azken asteetan kanporaketa ezberdinak jokatu ostean, pasaden larunbat goizean jokatu zen final nagusia Larrañako futbol zelai eraberrituan. Kalañatasaray eta Etxaixatek oso txapelketa ona burutu dute, eta merezimendu osoz iritsi ziren finalera.
Final berdindu eta interesgarria aurreikusten zen, izan ere bi taldeek aurreko kanporaketetan erakutsitako maila oso ona izan baitzen. Hala ere, partida hasi zenetik Etxaixat nagusi izan zen eta finala, merezimendu osoz irabazi zuela esan daiteke. Azkenean 3-0 emaitzaz nagusitu ziren larroxa koloredunak. Hamarkada luze baten ostean, larunbatekoa bere ibilbideko lehen titulua izan da.
Superkopa
Aurredenboraldiko txapelketa amaituta, ligan noiz hasiko zain daude denboraldi berrirako izena eman duten 14 taldeak. Orotara iaz baino bi talde gutxiago izango dira 14/15 denboraldian (Zorrobero eta Nandrolonak utzi egin dute) eta okerrik ezean, urriaren 18-19ko asteburuan hasiko da denboraldi berria.Hala ere, aurtengo nobedade nagusiena, hiru hamarkada luzeren ostean Superkopa jokatuko dela izango da. Azken Superkopa, 80ko hamarkada hasieran jokatu zuten San Lorentzoko futbol zelaian. Orduko hartan, Narruti eta Lokotsak izan ziren nor baino nor eta garaipena, Narrutirentzat izan zen 1-0 emaitzarekin.
Superkopako finala Urriaren 11an jokatuko da eta finalistak Dollygans (ligako irabazlea) eta Kalañatasaray (kopako irabazlea) izango dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario