Junior eta bigarren urteko kadete
mailetako 56. Mikel Deuna Saria esprintean erabaki zen. Xabier Contreras
(Limousin), Thomas Cabanel (Castelsarrasin) eta Xuban Errazkin (Bazpi)
indartsu sartu ziren Unibertsitate etorbideko zuzenera. Bizikletan zutik
ipini ziren hirurak, eta segituan atzean geratu zen Cabanel
frantziarra. Azken bultzakadan irabazi zuen Errazkinek.
Tropela sakabanatuta heldu zen helmugara. Ormaiztegitik
gora, Atagoitirako bidean apurtu zen taldea. Contrerasek, Cabanelek eta
Errazkinek 20 segundoko abantaila hartu zuten eta atzekoek ezin izan
zuten abantaila hori murriztu Udanarako bidean.
Sari banaketa ekitaldia
Lasterketa bukatuta, saria merezi zuten txirrindulariak
Foruen plazako kioskoan elkartu ziren. Lehen hiru sariez gain, mendiko
saria (Julen Umerez), tarteko helmugaren saria (Vincent Cabanel),
taldekako saria (Bazpi taldea) eta oñatiar onenaren saria (Julen Umerez)
banatu zituzten antolatzaileek.
No hay comentarios:
Publicar un comentario