Txirrindularitza
2014-09-18 21:56:57
Larunbatean, Oñatiko proban parte hartuko du
Aitor Umerez: "Polita izango litzateke, denboraldia urteko 24. garaipenarekin amaitzea"
Kirol gehienetan denboraldi berriak
estreinatzen ari diren honetan, txirrindulariek kontrako norabidea
daramate. Otsailean ikasturtea hasi zutenetik 7 hilabete luze eta gogor
izan dira pedalak etenik gabe astinduz. Kilometro ugari pilatu ostean,
afizionatu mailako Aitor Umerez txirrindulariak, larunbat arratsaldean
bertan zintzilikatuko du aurtengoz bizikleta. Lehendakari mailako
Oñatiko proban agurtuko da eta garaipenaren bila etorriko direla onartu
zuen atzo Oñati Irratian.
Sekulako denboraldia osatu du Gipuzkoa taldeak. Afizionatu mailan jaun eta jabe izan da aurtengoan. Indibibidualki zein taldeka makina bat garaipen lortu dituzte. Umerez oñatiarra, ez da sailkapenean aurrekaldean ibili den txirrindularia izan, baina taldeko oilarrentzako egin duen lana goraipatzekoa izan da.
"Denboraldi ikusgarria osatu dugu. Iaz ere oso maila ona emateko gai ginela erakutsi genuen, baina iazko denboraldiarekin alderatuz, aurten etapak errematatu egin ditugula iruditzen zait". Sasoi puntu hoberenetik urruti dagoen arren, larunbatean denboraldia ondo amaitu nahi duela adierazi zuen atzo Oñati Irratian. "Ez nago %100ean baina gure taldeburuentzat lana gogor egingo dut urteko 24. garaipena poltsikoratzeko".
Hori horrela, larunbateko herriko probarako prest dagoela ere aitortu zuen Umerezek. "Jon Ander Insausti eta Sergio Rodriguez sasoi puntu bikainean iritsiko dira Oñatira eta nik uste gauzak ondo egiten baditugu, garaipenetik gertu ibiliko direla".
Etorkizunari buruz hitz egiteko parada ere izan zuten eta momentu hauetan, etorkizunean argi-ilunak ikusten dituela adierazi zuen. "Taldeak ez dut uste jarraituko duenik eta managerrak esan digu edozein talderekin negoziatzeko libre gaudela. Hala ere, nik ikasketekin jarraitu nahi dut aurrena; gero ikusi egin beharko da zer aukera dauden".
Hemen daukazue elkarrizketa guztia entzungai:
Sekulako denboraldia osatu du Gipuzkoa taldeak. Afizionatu mailan jaun eta jabe izan da aurtengoan. Indibibidualki zein taldeka makina bat garaipen lortu dituzte. Umerez oñatiarra, ez da sailkapenean aurrekaldean ibili den txirrindularia izan, baina taldeko oilarrentzako egin duen lana goraipatzekoa izan da.
Zenbaki ikusgarriak
Jon Odriozolaren txirrindulariek, sekulako maila eman dute urte guztian zehar. Espainiako Kopa eta Euskal Herriko Txapelketa adibidez, Unai Intziarterentzat izan dira eta Euskaldun txapelketa berriz, Aritz Bagüesentzat. Arlo indibidualean 23 garaipen lortu dira guztira eta hori gutxi balitz, taldeka Espainiako kopan eta Euskaldun txapelketan, Odriozolaren gizonak izan dira onenak, taldekako sailkapenean."Denboraldi ikusgarria osatu dugu. Iaz ere oso maila ona emateko gai ginela erakutsi genuen, baina iazko denboraldiarekin alderatuz, aurten etapak errematatu egin ditugula iruditzen zait". Sasoi puntu hoberenetik urruti dagoen arren, larunbatean denboraldia ondo amaitu nahi duela adierazi zuen atzo Oñati Irratian. "Ez nago %100ean baina gure taldeburuentzat lana gogor egingo dut urteko 24. garaipena poltsikoratzeko".
Itzalean lanean
Txirrindularitza taldekako kirola da eta normalean, lora guztiak, garaipena lortzen duen ziklistarentzat izaten dira. Aitorrek garbi dauka bere betebeharra zein den. "Nire papera, talde lanean aritzea da eta etapa baten amaieran taldekide batek garaipena lortzen badu, bera bezain beste pozten naiz".Hori horrela, larunbateko herriko probarako prest dagoela ere aitortu zuen Umerezek. "Jon Ander Insausti eta Sergio Rodriguez sasoi puntu bikainean iritsiko dira Oñatira eta nik uste gauzak ondo egiten baditugu, garaipenetik gertu ibiliko direla".
Etorkizunari buruz hitz egiteko parada ere izan zuten eta momentu hauetan, etorkizunean argi-ilunak ikusten dituela adierazi zuen. "Taldeak ez dut uste jarraituko duenik eta managerrak esan digu edozein talderekin negoziatzeko libre gaudela. Hala ere, nik ikasketekin jarraitu nahi dut aurrena; gero ikusi egin beharko da zer aukera dauden".
Hemen daukazue elkarrizketa guztia entzungai:
Aitor Umerez aurtengo lasterketa batean. Argazkia: PhotoPlazaola.
No hay comentarios:
Publicar un comentario