Besteak
2014-09-25 10:23:23
Bidexkak garbitu eta panel informatiboak ere jarriko dira
Araotz eskalada eskolako hainbat zonalde berrekipatu egingo dira
Foru Aldundiak eta Gipuzkoako mendi
federazioak, hainbat Udalekin elkarlanean, lurraldeko eskalada eskolak
berrekipatzeko plana abian jarri dute. Egitasmo honetan, Oñatik pisu
handia du. Izan ere, lurraldeko kirol eskaladarako azaleraren %30
inguru, Araotz auzoan kokatzen baita.
Uztaileko azken asteetan egindako batzarretan, Udalak egitasmo honetan parte hartzeko proposamena baloratu zuen. Hala ere, Tokiko Gobernu Batzarrak informazio gehiagoren beharra zuela ikusirik, proposamena aurrera ez eramatea erabaki zuen uztailaren 23an eginiko bileran. Ondoren, uztailaren 28an eginiko Udal kirol batzorde informatiboan landu zen gaia berriro, eta Udal jabegoko landetan dauden eskalada guneetan berrekipazioa baimentzea onartu zen.
Gaia aztertu ondoren eta Kirol Batzordearen irizpena aldekoa izan zela kontuan hartuz, Tokiko Gobernu batzarrak, Oñatiko Udalaren jabetzako ondorengo lur-eremuetan eskaladako berrekipazio lanak egiteko baimena eman du: Korea-bidea, Potorrosin eta Atxuriko sektoreetan berrekipazio lanak egingo dira.
Aipaturiko lanok GMF-ari egitea badagokio ere, Oñatiko Udalak, eskalada guneetako bidexkak garbitu, eta informaziorako panel informatiboak jarriko dituela jakinarazi du.
Uztaileko azken asteetan egindako batzarretan, Udalak egitasmo honetan parte hartzeko proposamena baloratu zuen. Hala ere, Tokiko Gobernu Batzarrak informazio gehiagoren beharra zuela ikusirik, proposamena aurrera ez eramatea erabaki zuen uztailaren 23an eginiko bileran. Ondoren, uztailaren 28an eginiko Udal kirol batzorde informatiboan landu zen gaia berriro, eta Udal jabegoko landetan dauden eskalada guneetan berrekipazioa baimentzea onartu zen.
Gaia aztertu ondoren eta Kirol Batzordearen irizpena aldekoa izan zela kontuan hartuz, Tokiko Gobernu batzarrak, Oñatiko Udalaren jabetzako ondorengo lur-eremuetan eskaladako berrekipazio lanak egiteko baimena eman du: Korea-bidea, Potorrosin eta Atxuriko sektoreetan berrekipazio lanak egingo dira.
Lur eremu pribatuak
Bestalde, lur eremu pribatuetan kokatuta dauden eskalada guneetako berrekipazioa egiteko, beharrezkoak diren baimenak nola bideratu zehaztu arte, horietan lanik ez egitea erabaki da.Aipaturiko lanok GMF-ari egitea badagokio ere, Oñatiko Udalak, eskalada guneetako bidexkak garbitu, eta informaziorako panel informatiboak jarriko dituela jakinarazi du.
Hainbat eskalada zonalde berrekipatuko dira. Argazkia: www.ermassetsescalada.blogspot.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario