Enrike Mendiguren orozkoarra eta haren zakur
Riki dira Oñatiko Nazioarteko 55. Artzain Zakurren txapelketako
irabazleak. Gaur lortutakoarekin bosgarren txapela du jada Oñatin
Mendigurenek baina lehena Riki, gaurko zakurrarekin.
Enrike Mendigurenek lan bikaina egin du Santa Lutzin, nerbioak nerbio. Azken ariketarako lauren artera bost puntutako desabantailarekin heldu arren, azken aukeran, artzain zein abere, ezin finago jardunda, gainontzeko hirurek baino lan hobea egin dute Mendigurenek eta Rikik. Gainera, azken laneko lau zakurren artean Riki izan da bakarra euskal arrazakoa; Border Collien artean. Pozarren, txapela jantzi berri, Oñatiko txapelketaren zailtasuna nabarmendu du orozkoarrak, ze "akatsik ezin da egin eta zehaztasun handia behar da", azaltzen duenez. Dioenez "hamabost bat bider aurkeztu eta bostetan besterik ez" da lehen geratu. Apaltasunez esan arren, Bizkaiko 8 txapelketa, Euskal Herriko 6 eta Oñatiko 5 garaipenak aitortu behar zaizkio. Rikiri dagokionez, lehenengoz aurkeztu du Oñatikora 4 urteko zakurra. Aurretik garaile izan diren Noizarte eta Riki zakurren ondorengo da Riki euskal artzain zakur gaztea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario