viernes, 19 de septiembre de 2014

Mugikortasun astea 2014.

OK MAGAZINEA
Txirrindularitza
2014-09-19 12:35:22
12:00-21:00 itxita egongo da erdigunea motordun ibilgailuentzat
Hainbat ekintza antolatu ditu Txirrinkak, astebururako
Mugikortasun astea ospatzen ari dira Oñatin egunotan. Gaur hasi eta igandera bitartean, bizikletari lotutako hainbat ekintza antolatu ditu Txirrinka, Oñatiko bizikleta zaleen elkarteak. Gaur goizean, gosari bat eman zaie lanera bizikletan edo oinez joan diren herritarrei eta iluntzerako bideo proiekzio bat iragarri dute, besteak beste.

Hala ere gaurko ekintzarik garrantzitsuena, erdiguneko kaleak ibilgailuendako ixtearena izango da. Udaletik jakinarazi nahi da 12:00etatik 21:00 arte, hesiak jarriko dituztela Ramon Irizar kalean eta Txaketuena tabernako bidegurutzean, motordun ibilgailuak erdiko kaleetara sar ez daitezen.

Arratsaldean, bideo proiekzioa

Gaur goizean Txirrinka taldeko hainbat lagun gosaria eskaintzen izan dira Txaketuako bidegurutzean. Lanera bizikletan edo oinez joan direnei eskaini diete armosua. Arratsalderako berriz, bideo proiekzioa eta luntx-tertulia antolatu dituzte.

Bizikletaren erabilera ezberdinak edo edozein norbanakok bizikletarekin duen lotura erakusten dituzten bideo motzak proiektatuko dituzte Santa Ana aretoan. Hitzordua 19:00etan hasiko da. Guztira hamar bideo motz izango dira eta ordubeteko iraupena izango du emanaldiak. Tartean, Oñatin egindakoak bideoren bat ere, ikusiko omen da. Eguna amaitzeko, pintxo-tertulia egingo dute bizikleta gai nagusi izango delarik.

Igandean, bizikleta ibilaldia

Igande goizean, 10:00etan plazatik abiatuta, bizikleta ibilaldia egingo dute Zubillaga eta San Prudentziora. Arrasateko bizikleta zaleekin elkartuko dira eta Zubillagako frontoira joango dira guztiak hamaiketakoa egitera. Ondoren bizikleta eder bat zozketatuko da.

Informazio panelak

Bestalde oinezko eta bizikleta zaleei zuzenduta, 40 informazio panel jarri ditu Udalak herriko bidegorri sarean zehar. Helburua, zalantzak sortzen dituzten hainbat guneetan argibideak ematea izan da.
Bizikletek protagonismoa hartuko dute asteburuan. Argazkia: www.angulaberria.info

No hay comentarios:

Publicar un comentario