martes, 9 de septiembre de 2014

Batzorde berria eratu da Oñatin nagusien danborrada antolatzeko

Miren Arregi 2014-09-11 09:31  Oñati BERRIAK
Bihar, egubakoitza, egingo da aurtengo danborrada antolatuko duen batzordearen aurkezpena, 20:00etan Kultur Etxean. Aurretik, 19:00etan, elkartuko dira eta zehaztuko dituzte aurtengo entsegu egunak eta orduak, besteak beste. Azken bi urteotako danborradan atera diren konpainietako ordezkari bana egongo da batzorde berrian. Horiez gain, ACESMAkoek ere hartuko dute parte. Eredua, azken bi urteotako bera izango da.
Udaleko ordezkariak eta azken bi urteotako danborradan atera diren konpainietako kideak batu ziren atzoko bileran eta erabaki zuten, ezadostasun guztien gainetik, nagusien danborrada antolatzea.
Ereduaz egin zuten berba, baina denbora faltagatik eztabaida alde batera uztea erabaki eta aurtengo danborrada antolatzeari eman zioten lehentasuna. Hala, azken bi urteotako ereduari eutsiko zaio aurten.
 
spaceplay / pause
escstop
ffullscreen
shift + slower / faster (latest Chrome and Safari)
volume
mmute
seek
 . seek to previous
126 seek to 10%, 20%, …60%
Bideoa deskargatu

Batzordearen aurkezpena, bihar

Horretarako batzordea eratu da, eta bihar, egubakoitza, egingo dute aurkezpena. Hain justu ere, batzorde hori osatuko dute azken bi urteotako danborradan parte hartu duten konpainietako kideek –danborra jotzen ez duten sukaldariek erabaki dute aurtengoan parte ez hartzea, eta ondorioz, antolakuntzan ere ez dute parte hartuko–.

Udala, "esker onez" eta "pozik"

"Pozik" agertu da Oñatiko Udala atzoko bilerak emandakoekin. "Zurrumurru guztien gainetik jendeak erakutsi du danborrada antolatzeko nahia eta horrek asko pozten gaitu", dio Nerea Zubia kultura zinegotziak. Eta gaineratu du: "Deia luzatzen diegu antolakuntzan edo aurtengo danborradan parte hartu gura duten herritar guztiei. Ateak zabalik daude".
Udalak era berean eskerrak eman dizkio azken urteotan danborrada antolatzen aritu den lan-taldeari. "Lan oso ona egin dute eta hori eskertu beharrean gaude", azaldu zuen atzoko bileran Mikel Biain alkateak.  Aurrerantzean ere danborrada herritarrek antolatutako ekitaldia izatea gura du eta horretarako beharrezko diren baliabide eta laguntza guztia emateko prest agertu da.

Acesma elkarteak, etorkinei deia

Acesma elkarte kubatarrak ere hartuko du parte aurtengo danborradan. Hala, Oñatin bizi diren etorkin guztiei dei egin gura izan die horretan parte hartzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario