Txirrindularitza
2014-09-08 16:27:14
Oñati eta Lierniako probetan bostgarrena izan da
Denboraldia sasoiko agurtu du, Julen Umerez txirrindulariak
Aloña Mendiko harrobiko txirrindulariek
asteburuan esan diote agur, aurtengo errepideko denboraldiari.
Larunbatean, 56. Mikel Deuna saria jokatu zen Oñatin eta igandean
Liernian, erlojupeko bat izan zuten. Bi proba hauek mendiko kriteriuma
osatu zuten eta nabarmentzekoa izan da bi probetan Julen Umerez
oñatiarrak lortu dituen bostgarren postuak.
Larunbat goizean junior eta bigarren urteko kadete mailetako 56. Mikel Deuna Saria ospatu zen Oñatin. 88 kilometroko proban, aurreneko 30 kilometroak lauak izan ziren (Bergarara joan etorria), baina hortik aurrerakoak, guztiz bestelakoak izan ziren. Maldan gora eta behera ibili ziren eta, Goierri aldean txirrindulariak.
Ormaiztegitik gora, Atagoitirako bidean hautsi zen tropela. Contreras, Cabanel eta Errazkinek 20 segundu inguruko abantaila hartu zuten eta tropela erabat hautsita heldu zen Oñatira. Atzekoek ezin izan zuten abantaila hori murriztu eta garaipena azken zuzengunean erabaki zen.
Sprintean lehen postua, Bazpi taldeko Xauban Errazkin txirrindulariarentzat izan zen. Denbora berean sartu ziren Xabier Contreras (Limousin) eta Thomas Cabanel (Castelsarrasin) ziklistak. Oñatiarren artean, Julen Umerezek lasterketa polita osatu zuen. Bostgarren postuan iritsi zen helmugara, garailearengandik minutu eta erdi eskasera. Kadete mailako Xabier Murgiondo 26. postuan iritsi zen gazte mailako bere debutean. Sailkapen ofizialak [hemen].
Denboraldiko balantze bat eginez, Julen Umerezek urtean zehar erakutsitako erregulartasuna aipatu beharra dago. Lehen urteko txirrindularia izanik, aurrerantzean, zeresan handia eman dezakela erakutsi baitu. Hainbat lasterketetan lehen hamar sailkatuetan egon da eta ranking orokorrean, denboraldiko 11. txirrindularirik onena izan da (4. onena lehen urteko juniorren artean). "Ondo egon naizenean, maila polita eman ahal izan dut, baina aurten uste baino arazo gehiago izan ditut erorketa eta bestelako kontuekin". Hala ere, egindakoarekin "gustora" gelditu dela aitortu zuen pasaden ostegunean, Oñati Irratian eginiko elkarrizketa batean.
Larunbat goizean junior eta bigarren urteko kadete mailetako 56. Mikel Deuna Saria ospatu zen Oñatin. 88 kilometroko proban, aurreneko 30 kilometroak lauak izan ziren (Bergarara joan etorria), baina hortik aurrerakoak, guztiz bestelakoak izan ziren. Maldan gora eta behera ibili ziren eta, Goierri aldean txirrindulariak.
Ormaiztegitik gora, Atagoitirako bidean hautsi zen tropela. Contreras, Cabanel eta Errazkinek 20 segundu inguruko abantaila hartu zuten eta tropela erabat hautsita heldu zen Oñatira. Atzekoek ezin izan zuten abantaila hori murriztu eta garaipena azken zuzengunean erabaki zen.
Sprintean lehen postua, Bazpi taldeko Xauban Errazkin txirrindulariarentzat izan zen. Denbora berean sartu ziren Xabier Contreras (Limousin) eta Thomas Cabanel (Castelsarrasin) ziklistak. Oñatiarren artean, Julen Umerezek lasterketa polita osatu zuen. Bostgarren postuan iritsi zen helmugara, garailearengandik minutu eta erdi eskasera. Kadete mailako Xabier Murgiondo 26. postuan iritsi zen gazte mailako bere debutean. Sailkapen ofizialak [hemen].
Igandean erlojupekoa Liernian
Oñatiko proba osatuz, atzo 4 kilometroko erlojupeko bat lehiatu behar izan zuten gazte mailako txirrindulariek. Bi proba hauek, Mendiko kriteriuma osatu zuten. Larunbatean bezalaxe, igandeko garaipena Xuban Errazkinentzat (Bazpi) izan zen. Julen Umerezek, sasoi puntu onean dagoela erakutsiz, larunbatean eginiko lana berretsi, eta bostgarren izatea lortu zuen. Xabier Murgiondok ere, lan txukuna egin zuen erlojupekoa, 23. postuan amaituz. Sailkapen ofizialak [hemen].Denboraldi ona, Umerezek
Asteburuko hitzordu bikoitzaren ostean, atsedena hartuko dute Aloña Mendi-Ulma taldeko harrobiko txirrindulariek. "Oraindik bizpahiru proba falta dira egutegian, baina atsedena hartu nahi dugu, neguan ziklokrosari indartsu ekiteko" adierazi digute ziklistek.Denboraldiko balantze bat eginez, Julen Umerezek urtean zehar erakutsitako erregulartasuna aipatu beharra dago. Lehen urteko txirrindularia izanik, aurrerantzean, zeresan handia eman dezakela erakutsi baitu. Hainbat lasterketetan lehen hamar sailkatuetan egon da eta ranking orokorrean, denboraldiko 11. txirrindularirik onena izan da (4. onena lehen urteko juniorren artean). "Ondo egon naizenean, maila polita eman ahal izan dut, baina aurten uste baino arazo gehiago izan ditut erorketa eta bestelako kontuekin". Hala ere, egindakoarekin "gustora" gelditu dela aitortu zuen pasaden ostegunean, Oñati Irratian eginiko elkarrizketa batean.
Julen Umerez, Oñatiko helmuga zeharkatzen. Argazkia: www.gtxe.org
NOTA RUPER;Larunbatean Oñatin proba bat egon zan eta Julenek 5garren iritsi zen.
Baina Igandean,Liernin,2Proba egon zian(bat 55 kilometrokua eta beste
bat erlojupekoa)eta bixetan 5garren postua lortu zuen.Beraz 3 Proba egon
zian(eta ez 2)eta hiruretan Julen lortu ditu bostgarren postuak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario