martes, 9 de septiembre de 2014

Mikel Ugarte Euskadiko txapeldun, 23 urtez azpikoetan


 OK MAGZINEA
 
Triatloia
2014-09-09 15:35:56
 
Zumaiako herriak, Euskadiko triatloi txapelketaren edizio berri bat hartu zuen larunbat arratsaldean. Zumaiako triatloi taldeak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatutako txapelketa, sprint distantzian (750m.-20km-5km) lastertu zen. Lehenik 750 m. egin behar izan zituzten igerian, ondoren 20 km. bizikletan eta azkenik, beste 5 km korrika. Mikel Ugarte oñatiarra, bostgarren helmugaratu zen sailkapen orokorrean eta 23 urtez azpikoen artean, garailea izan zen.

Maila bikaina ari da ematen aurtengo triatloi eta akuatloi denboraldian, Mikel Ugarte oñatiarra. 23 urtez azpikoetan ez ezik, maila absolutoko triatleta onenen inguruan ibiltzeko gaitasuna duela erakusten ari baita hainbat lasterketetetan. Azken adibidea, Zumaian lehiatu zen Euskadiko sprint distantziako trixapelketan ikusi dugu.

Ugartek, lasterketa erregularra osatu zuen. Igeriketako partzialetik aurreko gizonekin kokatu eta lasterketa amaiera arte, iraun zuen probako lehen postuetan. Jon Unanue (59:44) zarauztarrarentzat izan zen garaipena gizonezkoetan. Emakumezkoetan, Estefania Gomez (1:09:52) izan zen Euskadiko txapelduna.

Mikel Ugarte, bostgarren postuan iritsi zen helmugara, garailearengandik minutu eskasera (1:00:43). 23 urtez azpikoen mailan, triatleta azkarrena izan zen eta horrenbestez Euskadiko txapela Oñatira ekarri zuen Ugartek. Sailkapen ofizialak [hemen].
Mikel Ugarte, artxiboko irudi batean

No hay comentarios:

Publicar un comentario