Torturaren gaineko erakusketa dago ikusgai Oñatiko kultura etxean
2014-02-11 16:19 Debagoiena Oñati
Otsailaren 13a Torturaren Kontrako Eguna dela eta,
erakusketa dago ikusgai Oñatiko kultura etxean. Herriko Euskal Memoria
taldeak antolatuta, torturaren gaineko datuak, argazkiak eta
irudikapenak ikus daitezke. Beste hainbat ekintza ere badaude antolatuta
Torturaren kontrako egunaren bueltan.
Bildutako
datuen arabera, Oñatin 168 lagun izan dira inoiz atxilotuak, eta
hauetatik 72k jasan dituzte torturak. Bihar, eguaztena, ikus-entzunezkoa
emango dute 19:00etan erakusketa aretoan bertan, eta eguenean,
18:00etan, Barruko Arrastuak dokumentala. 19:30ean, berriz, Torturaren kontrako bilkura egongo da Bidaurretan, herritar talde batek deituta.
No hay comentarios:
Publicar un comentario