domingo, 9 de febrero de 2014

OK Magazineak opari bikoitza zozketatuko du

Martxoak 1erako 365 jarraitzaile lortu nahi ditugu
OK Magazineak opari bikoitza zozketatuko du sare sozialetako jarraitzaileen artean
Martxoaren 1ean, lehen urteurrena ospatuko du OK Magazineak. Oñatiko kirol informazioa sarean zabaltzeko asmoarekin jaio zen duela urtebete eta orain, 365 egun betetzera dijoan honetan, gurekiko izan duzuen fideltasuna eskertu nahi dizuegu.

Sare sozialetan egunero-egunero gure ondoan izan zaretenok, eta urtebetetze eguna baino lehen, gure jarraitzaile berri egiten zaretenon artean, Etxe Aundi jatetxeko bi pertsonentzako afaria eta Aloña Mendiko futbol taldearen bigarren elastikoa (historia handia duen elastikoa) zozketatuko dugu.

Afaria, Twitter (@OKMagazinea) sareko jarraitzaileen artean zozketatuko da eta Elastikoa berriz, Facebook-ekoen artean. Esan beharrik ez dago bi sare sozialetako lagunek, bi zozketetan parte hartuko dutela beraz, aukera bikoitza izango da.

ERRONKA

Baldintza bakarra, Martxoak 1erako (12:00) sare sozial bakoitzean, gutxienez 365 jarraitzaileko zifrara heltzea izango da. Kopuru horretara iritsiko ez balitz, zozketa bertan behera geldituko litzateke. Irabazleen izenak egun horretan bertan (19:00) jakinaraziko ditugu gure web orrian.

Gure familia handitu nahi dugu. Partekatu ezazue zozketa zuen lagunen artean eta bidali zure zorion mezua #OKM365 traola erabiliz.

Zorte on!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario