OK MAGAZINEA
Urrezko bi eta zilarrezko hiru domina eskuratu zituen
BOST DOMINA IRABAZI DITU JOSUNE ODRIOZOLA ESPAINAKO TXAPELKETAN.
Otsaileko bigarren asteburuan (Otsailak 8-9) Espainiako adinkako igeriketa txapelketak jokatu ziren Valentzian. Bertan Josune Odriozola igerilari oñatiarrak parte hartu zuen eta guztira 5 dominarekin itzuli zen Oñati aldera.
Adinka edo kategoriakako Espainiako txapelketa izan zen duela 15 egun Valentzian. Denboraldiko lehen txapelketa garrantzitsua izan zen Josune Odriozola igerilariarentzat eta oñatiarrak ez zuen hutsik egin. Guztira 117 igarilari izan ziren lehian. Odriozolak, 5 proba egin zituen: 400 eta 100 libre, 100tximeleta, 200 estiloak eta 4x50eko errelebo bat.
Adinka osatzen ziren sailkapenak eta bere adin tartean igerilari onenetariko bat izan zen 5 dominekin. 400 libre eta 200estiloetan urrezko dominak lortu zituen. 100 libre eta 100 tximeletan berriz, zilarrezkoa. Eta amaitzeko, erreleboan ere beste zilarrezko domina bat lortu zuen Konporta taldearekin. Odriozolak OK Magazineari adierazi dionez "oso sensasiño onak" izan zituen eta egindako markekin ere "oso gustora" gelditu zela gaineratu digu.

Josune Odriozolak ondo hasi du denboraldia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario