sábado, 1 de febrero de 2014

Arkauzek duatloian eta Barrainkuak Triatloian jasoko dituzte sariak

OK MAGAZINEA

Triatloia

Triatloia
2014-01-31 10:05:37
Arkauzek duatloian eta Barrainkuak Triatloian jasoko dituzte sariak
Iker Arkauz eta Ainhize Barrainkuak saria jasoko dute 2013ko duatloi eta triatloi zirkuituko kirolari onenen galan
Igande eguerdian 2013ko Euskal Herriko triatloiaren gala ospatuko da Durangoko Kafe Antzokian. Bertan urteko triatleta esanguretsuenak, agintariak, klubak, zuzendariak eta oro har, triatloi munduko zaleak bilduko dira. Ekitaldian Oñati Triatloi taldeko Iker Arkauz eta Ainhize Barrainkuak saria jasoko dute.

Ekitaldiaren xedea, denboraldiko triatleta eta duatleta onenak saritzea da. Euskal zirkuituan maila guztietan garaipena lortu dutenek jasoko dituzte sariak, eta tartean, Oñatiko Triatloi taldeak ordezkaritza bikoitza izango du.

Izen guzti horien artean, Iker Arkauz eta Ainhize Barrainkua (OTT) kideak agertzen dira. Arkauzek, duatloi zirkuituko lehen postua lortu du junior mailan eta Barrainkua, triatloiko hirugarren onena izan da kadete mailan. Aipatzekoa, biak ala biak iaz debutatu zutela duatloi eta triatloien munduan. Ikerrek, denboraldi honetan OTT taldea utzi eta Antxintxika taldera joateko erabakia hartu du. Ainhizek ordea, Oñatiko taldean jarraituko du beste urtebetez.

Kirolariak saritzeaz gain, proba ezberdinen antolatzaileei ere esker ona azalduko zaie ekitaldian. Eta guzti hauekin batera, federazio ezberdinetako eta beste erakundeetako agintarien presentzia ere espero da.

Oñatiko duatloiko izen ematea zabalik

2013ko denboraldia amaituta, aipatu 2014 urteko duatloi denboraldia otsailaren 8an, Ermuan hasiko dela. 2014 urteko duatloi denboraldia 15 probak osatuko dute (11 Euskadin, 4 Nafarroan); tartean, beste urtebetez -eta 23 dira dagoeneko-, Oñatiko duatloia izango da. Dagoeneko izen ematea zabalik dago. Informazio gehiago hemen.

Arkauz eta Barrainkua iazko denboraldian. Argazkia (esk.): Aritz Ugarte

No hay comentarios:

Publicar un comentario