miércoles, 19 de febrero de 2014

ALOÑAMENDI TXIRRINDULRITZA 2014

33 ziklista izango ditu aurten txirrindularitza sailak
Kepa Umerez: "Bizikleta gainean gozatu dezatela eskatzen diet txirrindulariei"
Larunbat eguerdian aurkeztu zituen Aloña Mendiko txirrindularitza sailak denboraldi berrirako dituen talde eta egitasmo guztiak. Etxe Aundi jatetxean egindako ekitaldian, txirrindularitza munduko zale ugari bildu ziren oñatiarrek aurten errepidean izango dituzten txirrindulariak ezagutzeko asmotan.

Maila guztietako txirrindulariak batuta, 33 ziklista izango ditu sailak 2014. denboraldirako.
Benjamin, alebin, infantil, kadete eta gazte mailatan izango ditu taldeak, Aloña Mendiko txirrindulari sailak. Esan, afizionatu mailan ere hiru oñatiar arituko direla aurtengoan. Aitor Umerez eta Iñaki Mugarza Gipuzkoa taldean eta Mikel Fernandez independiente bezala. Txirrindularitza saila honela antolatuko da denboraldi berrirako:

Batzordea

Kepa Umerez (lehendakaria), Pedro Irurzun (lehendakariordea), Imanol Arkauz (idazkaria), Lino Urzelai (diruzaina) eta Iosu Alberdi, Ruper Arkauz eta Garikoitz Baños (bokalak).

Benjaminak

Mikel Arregi, Beñat Bukete, Xabat Kastaños, Aimar Madina eta Markel Zubia. Ander Altube eta Ruper Arkauz (zuzendariak) eta Lizarralde Kirolak (babeslea).

Alebinak

Iñaki Alonso, Aitor Altube, Unai Cueva, Aimar Erostarbe, Egoitz Hervas, Xabat Igartua eta Aritz Torres. Ander Altube eta Ruper Arkauz (zuzendariak) eta Lizarralde Kirolak (babeslea).

Infantilak

Ander Blazquez, Iosu Gartzia, Julen Otero, Egoitz Perez, Adrian Perez, Oier Perez de Arenaza, Aritz Plazaola eta Aitor Tatiegi. Ander Altube eta Ruper Arkauz (zuzendariak) eta Lizarralde Kirolak (babeslea).

Kadeteak

Ander Gartzia, Andoni Igartua, Aritz Leza, Mikel Lopez, Xabier Murgiondo, Aimar Murua, Beñat Ormaetxea, Ekaitz Txintxurreta eta Nestor Uroz. Julen Arkauz eta Unai Arabaolaza (zuzendariak) eta ULMA (babeslea).

Jubenilak

Xabier Aiastui, Iker Alberdi, Beñat Azkoaga eta Julen Umerez. Iosu Alberdi eta Kepa Umerez (zuzendariak) eta ULMA (babeslea).

Oñatiko lasterketak

Denboraldi honetan, sei proba antolatuko ditu Aloña Mendi txirrindularitza sailak. Eskolar mailakoa martxoaren 22an, kadete mailako Euskadiko Txapelketa ekainaren 8an, gazte mailako Arantzazuko Igoera maiatzak 10ean eta Mendi Kriteriuma irailaren 6an, eta afizionatu mailako Oñati Saria irailaren 20an. Ohiko bost lasterketa hauei, aurten ez ohiko etapa bat gehitu behar zaio. Izan ere, ekainaren 13an, Emakumeen Birako etapa bat Oñatin egingo da.

Pedro Irurzuni omenaldia

Ziklista eta talde guztiak banan banan aurkeztu ostean, ekitaldiko momenturik hunkigarriena iritsi zen. Saileko zuzendaritzako kideek omenaldia egin baitzioten Pedro Irurzun "Naparra"-ri. Irurzunek 27 urte luze eman ditu saileko presidente gisa eta pasaden urte bukaeratik kargua Kepa Umerezen eskuetan utzi du. Urteetan eginiko lana eskertu nahi izan zioten, oroigarri bat emanez.

Protagonistak Oñati Irratian

Denboraldi hasiera hau aprobetxatuz, txirrindularitzako hiru ordezkari Oñati Irratiko kirol tarte nagusian izan ziren atzo arratsaldean. Kepa Umerez presidentea eta Xabier Murgindo eta Beñat Azkoaga txirrindulariak aurtengo denboraldiko egitasmo eta helburu guztiak azaldu zituzten ordubeteko solasaldian.

Hemen daukazue elkarrizketa osoa entzungai:hemen

Aloña Mendiko txirrindularitza saila, larunbateko aurkezpenean

No hay comentarios:

Publicar un comentario