lunes, 17 de febrero de 2014

ONDO JATIA....

HUMETATIK ONDO JATEN IKASIZ GERO, MEDIKUAREN BEHAIK EZ.

Leire Kortabarria

Ume batek 100 gramo gomazko goxoki jaten dituenean, 360 kaloria eta egun osorako behar duen azukrearen erdia jaten du, eta kolazko edari freskagarri latatxo bat edaten duen bakoitzean, 10 goilaratxokada azukre irensten ditu.
Urgain eskolako ikasle batzuk, Fruta Egunean; martitzen eta eguenetan, frutak ipintzen ditu ikastetxeak ikasleen eskura.


Azkenik, txokolatezko palmera bat edo esne-gainez betetako opil industrial bat jaten badu, beste 400 edo 450 kaloria kontsumituko ditu, egunean behar dituen kalorien ia herenak, eta koipe trans eta kolesterol mordoa.
Otordu bizkorretako jatetxeetan saltzen diren hanburgesak ez ditugu aipatuko, izan ere, horiek ez dira arazo Debagoieneko umeen elikaduran, "aste bukaera bat edo beste" kenduta; benetako arazoa litxarreriak eta opil industrialak dira. Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko (ESI) Pediatria buru Daniel Jimenez Villarrealek diosku. Berak eta Agustin Rodriguez pediatrak Debagoieneko Ume-Loditasun Klinikan jarduten dute. 120 bat umerekin dihardute orain. Badira ia hiru urte klinika edo unitate berezi hori ireki zela. Lana etengabekoa da, eta emaitzak poliki-poliki ikusten dira: "Lehenengo emaitzak hasi eta urte eta erdira lortu genituen". Agustin Rodriguezek dioenez, "umeak etxean ikusten duena ikasi eta egingo du eta, 3-4 urte dituenetik ondo jaten ikasten badu, 18 urte dituenean ere ondo jango du. Askoz errazagoa da ohitura onak txikia denean erakustea, handiagoa denean ohitura txarrak aldatzea baino". ......JARRAITU IRAKURTZEN

No hay comentarios:

Publicar un comentario