Antxintxika Servimasa Triatloia Taldea, errepidera irteteko gertu
2014-02-01 16:02 Kirola Arrasate
Bi helburu nagusirekin aurkeztu da taldea . Alde
batetik, bailaran triatloia sustatu eta kirol hori praktikatzen
dutenendako erreferentzia izatea; eta beste alde batetik, emakumeak
kirol horretarako erakartzea. 65 kide izango ditu taldeak. Horietatik
sei, emakumeak.
Antxintxika Servimasa Triatloi Taldeak elkarte moduan
dituen asmoez haratago, kide bakoitzak zehazten ditu denboraldiko
helburu pertsonalak.
Eskerrak babesle eta lagunei
Bestalde, zapatuko aurkezpen ekitaldia aprobetxatu zuten
taldearen babesleei eta kideei eskerrak emateko; eta baita ere,
horrelako proiektua martxan ipintzeko laguntza emandako guztiei.
Soraluze-Bergara krosa
Azaroaren 2an egingo dute krosa eta hamar urte beteko
ditu. Urteurrena ospatzeko, ekintza bereziak egingo dituzte
antolatzaileek.
No hay comentarios:
Publicar un comentario