Odol gaztea nagusitu da Oñatin jokatutako Urrezko Aizkora txapelketako finalerdian
2014-02-23 17:03 Kirola Oñati
Aitzol Atutxa eta Ugaitz Mugertza gazteek eskuratu
dute Oñatin Urrezko Aizkora txapelketako finalerako txartela; aurrez
aurre izan dituzte Josemari Olasagasti eta Julen Kañabares. Lehia
parekatua bizi izan da, eta antolatzaileak gustura azaldu dira.
Lehia bizia eta parekatua izan da eguerdian Zubikoa
kiroldegian ikusi ahal izan dena. Harmailetan 120 lagun inguru,
aizkolariak animatzen. Baina aizkolariak bakarrik ez, izan ere
harrijasotzaile erakustaldia ere egin baiatute gaurkoan. Hori horrela,
Izeta IIIak eta Izeta IV.ak (aita-semeak) harri ezberdinekin egin dute
lan, aizkora mozketa proba bakoitzaren tartean.Aizkolariak, ostera, sei modalitatetan aritu dira. Aurretik joan da bikote gaztea; harmailetako ikus-entzuleei galdetuta, faboritoak izan dira aurreneko unetik.
Ordubeteko erakustaldiaren amaieran, pozik baina nekatuta agertu dira Atutxa: "Nire aldetik ez da egunik onena izan, baina bikotea fin ibili da. Denbora tartea atera diegu baina nahiko berdinduta egon da lehia. Finalera sartu gara eta hilabete daukagu entrenatzeko. Denbora gutxi izan arren, gogor saiatuko gara".
Olasagastik, ostera, nahiz eta irabazi ez eginiko lanaz pozik agertu da: "Hasieratik proba polita izan da, eta egia da akatsak egin ditugula. Bestalde, bigarren enborra desberdina zen eta hortxe alde egin digu beste bikoteak".
No hay comentarios:
Publicar un comentario