Antonino Ibarrondo jaio zela, 100 urte
bete direla aitzakia hartuta, 36. Musikegunak antolatu dituzte Oñatin.
Konpositore handiaren omenezko liburu eta disko bat aurkeztu berri dute
aste honetan eta besteak beste, hiru kontzertu antolatu dituzte azaroko
asteburuetarako.
Diska, Antonino berak konposaturiko herriko 14 doinu ezagunekin osatzen da eta tartean, Aloña Mendi kirol elkartearentzat espresuki eginiko ereserkia topatu daiteke. Orain artean, udal musika bandak jotako ereserkia erabili da elkarteko doinu banda ofizial bezala, baina aurrerantzean, ereserkia itxuraldatuta eta eraberrituta aurkeztuko zaigu.
Herriko abesbatzek eta udal musika bandak elkarlanean, grabatu dute ereserki berria eta instrumentuez gain, ereserkian abestutako letra ere entzun ahal izango da. Esan beharra dago, datozen asteburuetarako antolatu diren hiru kontzertuetatik bitan, joko dela pieza berria. Hilaren 16an eta 23ko Parrokiako kontzertuetan hain zuzen ere.
OK Magazineak esklusiban aurreratzen dizue pieza eraberritua:

Igandean estreinua Azkoagainen
Dena den, Musikegunetako antolatzaileek adierazi digutenez, igande honetan bertan Azkoagainen, Ohorezko Erregional mailako taldearen partiduan estreinatuko da ofizialki ereserki berria.OK Magazineak esklusiban aurreratzen dizue pieza eraberritua:
No hay comentarios:
Publicar un comentario