Atletismoa
2014-11-17 19:07:55
Ondo hasi du ikasturtea Aloña Mendik
Hiru podium, kros denboraldiari hasiera emateko
Atzo goizean, Irunen ospatu zen
Txingudiko probak, eman zion irekiera 2014/2015 kros denboraldiari.
Aloña Mendiko atletismo taldeak 30 korrikalari eraman zituen guztira
txapelketara eta orokorrean, oso emaitza onak lortu zituzten. Oñatiarrak
hiru aldiz igo ziren podiumera maila ezberdinetan.
Senior mailan esaterako, Sergio Garciak oso lasterketa ona burutu zuen. Proba amaieran hirugarren postua lortu zuen oñatiko atletak. Maila berean, Tasio Gómez zortzigarren postuan iritsi zen helmugara, Unai Hernandez hamabigarren eta Andoni Correas hogeitahamargarren. Emaitza hauei esker, taldekako sailkapenean lehen postua eskuratu zuen Aloña Mendik senior kategorian.
Promesa mailan, Mikel Ugartek oso sentsazio onak utzi zituen bere estreinekoan. Aurreneko aldiz lehiatu zen atzo krosean Ugarte eta honek ere, hirugarren postua lortu zuen sailkapen orokorrean. Azken unean, podiumetik kanpo gelditu zen korrikalaria, Sara Gómez izan zen. Junior mailako korrikalariak oso lasterketa ona burutu zuen baina azkenean gutxigaitik bada ere, laugarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Azkenik, beteranoen mailan ere postu politak lortu zituzten gure korrikalariek. Oraindik sasoi puntu hoberenetik urruti dauden arren, taldeka zazpigarren postua lortu baitzuen Aloñak.
Emaitza ofizial guztiak [hemen].

Gaztetxoak ere, oso fin
Korrikalari gaztetxoek ere, lan bikaina egin zuten atzokoan. Infantil mailan talderik onena izatea lortu zuen Aloña Mendik. Maila honetan, Eritz Camposek lesio luze baten ostean lehiaketara itzulteko aukera izan zuen eta gustora gelditu ziren egindako lanarekin. Alebin mailan azkenik, Igor Mugarza zazpigarren, Eneko Camacho bederatzigarren eta Naia Lasagabaster 21. helmugaratu ziren, besteak beste.Emaitza ofizial guztiak [hemen].
No hay comentarios:
Publicar un comentario