lunes, 24 de noviembre de 2014

Emaitza esanguratsuak lortu dituzte asteburuan, Arrikrutz Aloña Mendiko ziklistek

OK MAGAZINEA

Txirrindularitza
2014-11-24 09:28:43
Xabier Aiastui hirugarrena izan zen Berrizeko ziklokrosean
Urria amaieran hasi zen ziklokros denboraldia Arrikrutz Aloña Mendiko txirrindularientzat. Asteak aurrera joan ahala, sasoi puntua fintzen ari dira oñatiarrak eta azaroko azken aurreko asteburu honetan, emaitza esanguratsuak lortu dituzte. Xabier Aiastuik hirugarren postua eskuratu zuen atzo Berrizen eta Julen Umerez bostgarrena izan zen Arzujanx (Frantzia) nazioarteko ziklokros lasterketan.

Arrikrutz Aloña Mendiko ziklistak, proba ezberdinetan aritu dira asteburuan. Taldeko kide gehienak, Berrizko ziklokrosean aritu ziren atzo goizean baina bada gure mugetatik kanpo, Gipuzkoako selekzioko koloreak defendatzen aritu den ziklistarik. Julen Umerezek, Arzujanx (Frantzia) nazioarteko lasterketan parte hartu baitzuen atzokoan.

Umerezek oso proba ona burutu zuen. Nazioarteko lasterketa izanik, goi mailako txirrindulariak bildu ziren Arzujanxen eta oñatiarrak meritu handiko bostgarren postua lortu zuen gazte mailako sailkapen orokorrean.

Aiastui hirugarren Berrizen

Euskal zirkuitura itzulita, denboraldiko zortzigarren proba puntuagarria lehiatu zen atzo goizean Berrizen. Arrikrutz Aloña Mendiko ziklistak lan txukuna egin zuten eta aipatzeakoa izan zen, junior mailan Xabier Aiastuik lorturiko hirugarren postua. Kategoria berean Andoni Igartua 16. postuan helmugaratu zen.

Kadete mailan, Ander Gartzia hamabigarren postuan helmugaratu zen.
Xabier Aiastui artxiboko irudi batean. Argazkia: Aloña Mendi.

No hay comentarios:

Publicar un comentario