Bihar ostirala (22:00etan) profesional
mailako pilota jaialdia jokatuko da Zubikoan. Lau terdiko txapelketako
final laurdenetako partidua izango da estelarra, baina horren aurretik,
binakako partidu bat ere ikusi ahal izango da. Jaialdia azken momentuan
iritsi da Oñatira eta prozesu hori nolakoa izan den azaltzeko, Aloña
Mendi pilota saileko entrenatzailea, Sergio Uriarte, Oñati Irratian izan
zen atzo eguerdian.
Xala eta Retegi Bi pilotariek neurtuko dituzte indarrak Lau terdiko txapelketako final laurdenetako partiduan. Hau izango da partidu nagusia baina honen aurretik, binakako partidu bat ere ikusi ahal izango dute Zubikoako pilotalekura hurbiltzen direnek. Aritz Lasa eta Ceciliok, Mendizabal III eta Rezustaren aurka jokatuko dute. Esan, Euskal Telebistak bi lehiak zuzenean botako dituela 22:00 aurrera.
Hemen daukazue atzoko elkarrizketa osoa entzungai:
Xala eta Retegi Bi pilotariek neurtuko dituzte indarrak Lau terdiko txapelketako final laurdenetako partiduan. Hau izango da partidu nagusia baina honen aurretik, binakako partidu bat ere ikusi ahal izango dute Zubikoako pilotalekura hurbiltzen direnek. Aritz Lasa eta Ceciliok, Mendizabal III eta Rezustaren aurka jokatuko dute. Esan, Euskal Telebistak bi lehiak zuzenean botako dituela 22:00 aurrera.
Sarrerak salgai
Sarreren prezioa 15 eurokoa izango da. Aurrez Aloña Mendi, Izarraitz eta Arrano tabernetan eta Txokolateixan eros daitezke. Momentuz sarreren salmenta erritmo onean dijoa eta horrela jarraituz gero, bihar Zubikoan sarrera polit bat izatea aurreikusten dute Aloña Mendiko ordezkariek.Hemen daukazue atzoko elkarrizketa osoa entzungai:
No hay comentarios:
Publicar un comentario