Atletismoa
2014-11-24 08:14:04
Denboraldiko lehen garaipena izan da oñatiarrarentzat
Yeray Varela irabazle, Azkoitiko herri lasterketan
Asteburuko kirol hitzorduei begira jarriz
gero, atletismoak utzitako garaipen batekin hasiko dugu azken bi egun
hauetako errepasoa. Larunbat eta igandean, hainbat lasterketa jokatu
dira han hemenka eta horietako batean, Oñatiko korrikalari batek
egindako lana aipatzekoa izan da. Yeray Varelak, Azkoitiko herri
lasterketa irabazi baitzuen larunbatean.
Hamarkada bat bete zuen larunbatean Azkoitiko Herri Lasterketak. Gipuzkoako atletismo proben egutegian egonkortzen dijoan lasterketa da Azkoitikoa eta aurtengo edizioak korrikalari kopuru oparoa bildu zuen. Ia 400 korrikalari -378- batu zituen eta guztien artean, azkarrena, Yeray Varela txantxikuarra izan zen.
10 km-ko zirkuitu herrikoi eta azkar bati aurre egin behar izan zioten korrikalariek. Azaro amaieran egoteko, giro oso ona izan zuten lasterkariek eta hori baliatuz, markak ere aipagarriak izan ziren. Gizonik azkarrena Yeray Varela izan zen. Oñatiarrak 31:35 segundu behar izan zituen antolakuntzak markatutako 10 kilometroak osatzeko. Ia minutu bateko aldea atera zion bigarren postuan helmugaratu zen Imanol Larrañagari (32:27). Hirugarren postua, Xabat Manzisidor (32:27) atletarentzat izan zen.
Aipatzekoa era berean, beste bi oñatiarrek egindako lana. Izan ere, lehen hamaika sailkatuetan 3 oñatiar izan ziren. Yeray Varela (1), Xabier Luis (10), Mikel Ugarte (11). Sailkapenak [hemen].

Varela, larunbateko lasterketa buru. Argazkia: Raka Maraton
No hay comentarios:
Publicar un comentario