lunes, 24 de noviembre de 2014

Oñatiko I. Eslalomean

OK MAGAZINEA

Automobilismoa
2014-11-24 08:56:32
Unai Billar izan zen oñatiar onena
Raul Perez nagusi, Oñatiko I. Eslalomean
Automobilismo zaleek goiz ederra pasa zuten atzo, Berezaoko industrialdean. Oñatiko Udana motor taldeak lehendabizikoz, Slalom erako lasterketa ekarri zuen herrira eta ikusitakoaren arabera, proba benetan arrakastatsua izan zela esan daiteke. Zaletuek asko gozatu zuten pilotuek erakutsitako abilezia eta maniobra ikusgarriekin. Guztira hemezortzi pilotuk eman zuten izena atzoko proban eta onena, Durangaldeko Raul Perez izan zen.

Gipuzkoako eta Euskal Herriko txapelketetarako puntuagarria izan zen atzokoa. Entrenamendu manga bat eta beste bi ofizial osatu behar izan zituzten pilotuek. Hemezortzi parte-hartzaileak gustora aritu ziren eta zaleek ere, erantzun oso ona eman zioten Slalom-aren lehen edizioari. Minutu eta hamar segunduko kronoarekin, Durangaldeko Raul Perez izan zen piloturik onena.

Beste kategorietako emaitzak hauetxek: 1.600 zentimetro kubikorainoko autoetan, David Calvo izan zen onena. Hortik gorakoetan, Victor Calvo izan zen azkarrena. Atzeko trakziodunen mailako saria, Raul Perezek eskuratu zuen eta Kart Krosean, garaikurra Jagoba Garciarentzat izan zen. Unai Billar oñatiarrak ere, lan bikaina egin zuen Kart Krosen. Kategoriako garaipenetik segundu bakarrera gelditu zen eta lan bikain horri esker, Junior mailako garaikurra eta oñatiar onenarena ere jaso zituen herriko pilotu gazteak.

Slalomean azkarra izatea garrantzitsua da, baina automobilismoko modalitate honetan abileziak berebiziko garrantzia izaten du. Bi faktore hauen konbinaziotik, momentu benetan ikusgarriak bizi izan ziren Berezaoko zirkuituan. Amaieran, antolakuntza taldeko kideek balorazio positiboa egin zuten.

Probaren bideo erreportaia ikusi nahi izatera sakatu [hemen]. Egilea Ixmael Rueda.
Unai Billar, oñatiar onena lanean. Argazkia: Goiena

No hay comentarios:

Publicar un comentario