Joan den azaroaren
2an, Antxintxika Debagoiena triatloi taldeak antolatuta eta Debagoieneko
hainbat kirol eta kultur talderen laguntzarekin, X. Antxintxika
lasterketaren urteurrena ospatu genuen. Egun osoko kirol jaia.
Urte berezia izan da Antxintxika taldearentzat, ilusio handiz antolatzen ibili garen urteurrena.
Lanean martxoan hasiak ginen eta azaroan bukatu genituen antolakuntza lanak.
Eskerrak eman nahi dizkiegu antolakuntza
honetan ibili diren pertsona guztiei, bai goizeko lasterketetan eta
baita arratsaldeko jaialdian ibili direnei.
Hamar urte behar izan ditugu 558 kirolari
Bergarara ekartzeko, gure herria erakusteko eta, batez ere, herrian
antxintxika lasterketa berezi bat edukitzeko.
Denontzat eta denontzako, edade
guztientzako, arazoak dauzkatenentzat, umeentzat, denontzat ateak
zabalik, eta orokorrean kirol festa bat.
Antxintxikaren eta Dordokaren izenean eskerrak eman nahi dizkizuegu.
Zuei esker, Dordoka kirol egokituko
taldeak erraztasun gehixeago edukiko dituelako beraien ume eta
gaztetxoek kirola egin dezaten eta, bide batez, beraien bizitza
errazagoa izan dadin.
Eskerrik asko denoi!
----------
Aitor Rementeria
(Antxintxika Debagoiena triatloi taldea)
Debagoiena
No hay comentarios:
Publicar un comentario