Ritxar Fernandez: "Behobia Donostia oso lasterketa berezia da niretzat, ate asko ireki dizkit"
Hiru egun besterik ez. Egin beharreko
lanak eginda, korrikalari asko eta asko igandea noiz iritsiko zain
egongo dira. Beste urtebetez, Behobia Donostia lasterketa entzutetsua,
iritsi da gurera. Aurten urrezko ezteiak ospatuko ditu gainera,
lasterketa herrikoetan herrikoienak. Urte guzti hauetan, bulebarreko
helmugan oñatiar azkarrena izan den Ritxar Fernandez korrikalariak,
Oñati Irratian hitzegin zuen atzo eguerdian.
50. urteurreneko lasterketak, parte-hartze marka guztiak hautsiko ditu. Batetik, inoiz baino korrikalari gehiago ariko dira, 30.000 inguru; eta, bestetik, inoiz baino emakumezko gehiago ariko dira korrika, 6.000tik gora, parte hartzaileen %20 pasatxo. Guzti hauen artean, urtero bezala oñatiar ugari izango dira Behobiako irteera puntuan eta horietako bat, Ritxar Fernandez atleta izango da.
Behobia, lasterketa berezia dela ere onartu zuen atzo Fernandezek: «Beste lasterketak gutxietsi gabe, baina Behobiak zerbait berezia dauka. Nire kasuan adibidez, ate asko ireki dizkit eta beti egongo naiz oso eskertuta». Dituen helburuez gain, hainbat gomendio ere eman nahi izan zituen korrikalari oñatiarrak.
Hemen daukazue elkarrizketa osoa entzungai:
50. urteurreneko lasterketak, parte-hartze marka guztiak hautsiko ditu. Batetik, inoiz baino korrikalari gehiago ariko dira, 30.000 inguru; eta, bestetik, inoiz baino emakumezko gehiago ariko dira korrika, 6.000tik gora, parte hartzaileen %20 pasatxo. Guzti hauen artean, urtero bezala oñatiar ugari izango dira Behobiako irteera puntuan eta horietako bat, Ritxar Fernandez atleta izango da.
Inoizko oñatiarrik azkarrena
49. urte hauetan zehar, milaka oñatiar izango ziren Behobiatik Donostiarako proban lehiatu direnak eta erregistro guzti horiek aintzat hartuta, Ritxar Fernandez izan da historiako oñatiarrik azkarrena. 2004. urtean 1:01:37 denbora egin zuen Fernandezek eta laugarren postuan amaitu zuen proba. Euskal atleten artean ere, markarik onenetariko bat izaten jarraitzen du, oraindik ere. Gaur egun baina, goi maila alde batetara utzita, beste helburu batzuekin irtengo da igandeko lasterketara.Donostiako maratoia prestatzen
Ritxarren helburu nagusia, Donostiako maratoia izango da eta B/SS proba, kalitatezko entrenamendu bezala hartuko du: «Garbi daukat nire helburua maratoia dela eta ez nago era honetako proba batetarako bereziki entrenatuta. Hala ere, sasoi puntu onean nago eta nik uste lasterketa oso polita egin dezakedala».Behobia, lasterketa berezia dela ere onartu zuen atzo Fernandezek: «Beste lasterketak gutxietsi gabe, baina Behobiak zerbait berezia dauka. Nire kasuan adibidez, ate asko ireki dizkit eta beti egongo naiz oso eskertuta». Dituen helburuez gain, hainbat gomendio ere eman nahi izan zituen korrikalari oñatiarrak.
Hemen daukazue elkarrizketa osoa entzungai:
Ritxar Fernandez, donostiako helmugara iristen. Argazkia: Felix Sanchez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario