lunes, 27 de junio de 2016

Uda Kanpainako kirol ekintzak

OK MAGAZINEA

2016-06-27 14:30:20
711 NESKA-MUTIKOK EMAN DUTE IZENA ESKAINTZEN DIREN EKINTZA EZBERDINETAN
Abian dira Uda Kanpainako kirol ekintzak
Uda garaia hasi zela egun gutxi igaro diren honetan, eskolarte mailako herriko neska-mutikoek Udaleko kirol zerbitzuek antolatzen dituzten Uda Kanpainako ekintzetaz gozatzeko aukera izango dute gaurtik abuztura bitartean. Hilabeteotan zerbitzu ugari probatu eta praktikatzeko aukera izango dute gaztetxoek.

Gaur goizean bertan eman zaie irekiera Uda Kanpainako udaleku eta kirol zerbitzuei. Azken hauei dagokienean, 23 ekintza ezberdinetaz gozatu ahal izango dute 7 eta 12 urte bitarteko neska-mutikoek. Zubikoatik jakinarazi dutenez, aurtengo kirol programak 732 inskripzio izan ditu. Hala ere, haur bakoitzak ekintza bat baino gehiagotan izena eman zezakeela kontutan hartuta, eskaera kopurua 1.203ra igo dela ere zehaztu dute.

Urtero bezala harrera bikaina izan du programak eta kirola egiteak, gaztetxoak aktibo eta osasuntsu mantentzen ditu oporretako denbora librean. Era berean, kirolaren bidez hainbat gaitasun intelektual lantzen dituzte eta guzti honek, eragin oso positiboak dakartza neska mutikoengan.

Eskaintza zabala

Udako kirol kanpainan 23 ekintza ezberdin aukeratu daitezke: Patinaia, tenisa, golfa, eskalada, waterpoloa…dira besteak beste, eskaintzen direnak. Helburua gaztetxoak kirolera gerturatu, eta aire libreko ekintza ezberdinekin gozatzea da.

Eskaera handiena izan dituztenak, patinaia, tenisa eta mini-tenisa izan dira. Eta aurtengoan, aipagarria izan da eskaladak, pilotak edota zumba-txikik izan duten gorakada nabarmena. Aukera oso zabala da eta uztaileko bigarren txandan edo abuztukoan izena eman nahi dutenek, Zubikoako bulegoetara jo beharko dute.

Gaur bertan hasi da aurtengo Uda Kanpaina

No hay comentarios:

Publicar un comentario