Bihar ospatuko den 'Fan Hemendik' egunaren harira, babesa eskatu dio COVITEk Jaurlaritzari
'Fan Hemendik' taldeak antolatuta, Goardia Zibila eta indar polizialak Euskal Herritik alde egin dezaten eskatzeko eguna ospatuko da bihar Oñatin. Egun osoko egitaraua prestatu dute: trikipoteoa (12:30), herri bazkaria (14:30), manifestazioa (19:00) Elektrotxarangak girotua, eta kontzertuak (21:30). Manifestazioa kuartel ingurura iristen denean, goardia zibilak globo aerostatiko batean sartu eta espaziora bidaltzea izango da aurtengo ekintza sinbolikoa. Horren harira, COVITEk, terrorismoaren biktimen elkarteak, goardia zibilen kuartela babes dezan eskau dio Jaurlaritzari, gutxienez 300 metroko segurtasun perimetroa jarriz. Iaz ere egon ziren COVITEko ordezkariak Oñatin, goardia zibilaren aurkako "gorroto kanpainak" salatuz, ondoko argazkian ikusten den moduan.
|
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario