martes, 28 de junio de 2016

Nazioarteko Sexu Askapenerako Eguna

Oñatiko EH BILDU.

Euskal Herri libre batean, sexualitate libreak eraikitzera goazelako, Oñatiko Udalak Nazioarteko LGTBI egunarekin bat eginaz Oñatiko udaletxeko fatxadan bi pankarta jarri ditu.

Honez gain, Berdintasun Sailetik bideratuta,  ondorengo estekan dagoen kartela bidali da herriko hainbat establezimenduetara (taberna, jatetxe eta kafetegiak) eta bertan eskegi da norbaitek deskargatu nahi izanez gero: http://www.oñati.eus/eu/udal-zerbitzuak/emakumea?set_language=eu
Bestalde Oñatiko EH Bildutik, Arrasaten  19:30etan herriko plazan hasita, TransMarikaBolloFeminista koordinadorak deituta egingo den manifestazioan parte hartzera animatzen zaituztegu.


Mostrando

No hay comentarios:

Publicar un comentario