2015/10/28.
iritzia
Aitor Guridi
2015-10-28
Ikasturte berri bat, Eskola kirolean
Eskola kirol programa beste ikasturte batez, urriaren 12-18ko astean hasi zen. Oñati, beste arlo batzuetan ez ezik, multikirolean ere aintzindaria izan da. Beste leku batzuetan honi buruz ezer gutxi zekiten bitartean, gure herrian multikirola aurrera eramaten zen.
Urte batzuk ditugunon artean, nork ez ditu gogoratzen kirol desberdinak praktikatzen genituen larunbata goiz haiek? Hasiera haietan kiroldegirik ere ez geneukan herrian eta bertako txokotan, hala nola, Olaiturri (lehen agustiñuak), Instituto kanpoan, Errekaldeko plazoletan, herriko plazan… Oñatin beraz, multikirola eta Eskola kirola, kiroldegia baino lehenagokoak dira.
Hasierako garai haietan, ni ume moko bat besterik ez nintzan baina eskola kirola praktikatzeko adinera heldu nintzenean, guzti haren bultzatzaile garrantzitsuenetako bat ezagutu nuen; Paco Calleja hain zuzen ere. Pertsona orok bezalaxe, Callejak bere akats eta asmatzeak izango bazituen ere, berak burututako lana Oñatiko herriak noizbait aitortu beharko lukeela uste dut.
Gaur egun, eskola kirolak hasierako esentzia mantentzen du baina gizartea bezalaxe hau ere eraldatu egin da. Askorendako orduan, aisialdiko denbora igarotzeko aukera bakarra zen bitartean, orain eskaintza hori asko zabaldu da. Aisialdian lehen zuen garrantzia galdu arren, bertan lanean diardutenak Eskola kirola garaietara egokitzea lortu dute orain arte behintzat. Hau honela izanik, larunbat goizetan eskola kirola praktikatzen duten neska mutilak asko dira.
Beste herrietan ez bezala, Oñatiko haurrek hiru modutara hartu dezakete parte: astegunetan bakarrik, asteburutan bakarrik edo biak batera eginez. Bide egokiena den ez dakigun arren, Oñatiko neska mutikoak duten eskaintza zabalaren aurrean modu bat izan da hau. Honela, eskaintza guztiak era armoniko batean uztartzen dira, noizbehinka tirabira batzuk ere sortzen diren arren. Eta…hemendik aurrera zer?
Ba pasa den urtean hasita Oñatiko udalak bultzatuta kirolari buruzko hausnarketa prozesu batean ari gara herriko zenbait elkarte (ikastetxeak, gurasoak, Kirol Elkarteak eta Udala) eta bertan Eskola kirola puntu garrantzitsua izango da. Ahul guneak indartu eta ondo daudenak sendotu eta eguneratzeko lanetan dihardugu.
Eskola kirola egiteko adin esparru eskaintza desberdinak daude eta beraien arteko koordinazioa nola izan beharko lukeen ez dago oso
No hay comentarios:
Publicar un comentario