Oñatiko Triatloi Taldea izan da orain arte eta denboraldi berritik aurrera Aloña Mendi Triatloi Taldea izango da. Babesleak badituzte eta orain kolore gorria eta urdin iluna izango dituen ekipamendua prestatzen ari dira.
"Guretako ez da aldaketa hain handia izango, guk geuk orain arte moduan funtzionatuko dugulako gure entrenamendu eta lasterketa egutegiekin, baina Aloña Mendiren laguntza eta babesa, segurtasuna, izango du aurrerantzean eta hori garrantzitsua da guretako", dio taldeko kide den Andoni Correasek.
Babesleak badituzte eta orain kolore gorria eta urdin iluna izango dituen ekipamendua prestatzen ari dira.
Martxoan
Egun 25 neska-mutil daude triatloi taldean eta beste inork kide izatea gurako balu, ongietorria izango dela esan du Correasek. "Bakoitzak jartzen ditu bere helburuak, alde horretatik lasai egon dadila. Eskatzen dugun gauza bakarra da martxoan antolatu ohi izan dugun duatloian laguntzeko prest egotea", zehaztu du kirolari oñatiarrak.
Datorren otsailean hasiko da triatloi denboraldia. Oñatiko duatloia martxoan izango dira. Eguna ez dute oraindik zehaztu baina martxoan izango dela ziurtatu dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario