viernes, 6 de noviembre de 2015

SAN MARTINGO AUTOKARABANAREN GUNEA LARUNBATEAN INAUGURATUKO DA.

201/11/04

Ia 100 autokarabana etorriko dira asteburuan Oñatira, San Martingo zerbitzu gune berria inauguratzera


Ia 100 autokarabana bilduko direnez, behin behineko bigarren gune bat egokituko da Garagaltzan
  Aurreikuspen guztiak gainditu dira eta asteburuko inauguraziorako, 94 autokarabana eta 200 pasa karabanista hurbilduko dira San Martingo autokarabanen gunera.Denentzat bertan geratzeko lekurik ez da izango ordea, eta horregatik, Garagaltzan Ulma Handling kooperatiba inguruan, behin behineko bigarren gune bat prestatuko da baina, astebururako soilik. Etorriko diren autokarabanak, erdi eta erdi banatuko dira San Martin eta Garagaltzako guneetan.
  Egun hauetan, San Martingo autokarabana gunean Oñatiri buruzko informazio panelak jartzen ari dira. Herriko planoa eta turistikoki interesgarriak izan daitezkeen hainbat gune eta bisita aukera ikusi daitezke panelean. Informazioa, euskaraz eta gazteleraz ez ezik, ingeles, frantses eta katalaneraz ere ematen da.
  Asteburuan jende asko etorriko denez, hondakinentzako kontenedore gehiago ere jarri dira. Halakoak, San Martin gunean ez ezik, Garagaltzako behin behineko gunean ere jarriko dira, gainera, autokarabanistentzat hondakinak nola klasifikatu behar diren azalduz, informazio orriak prestatuko dira. Bide batez, herriari buruzko turismo informazioa ere banatuko zaie. Hori baita hein handi batetan Sorbeltz Euskal Herriko autokarabanen erabiltzaileen elkartearekin batera antolatu den topaketa honen helburua: Oñatin egokitu den azpiegitura berria erakutsi eta herriko aberastasun natural, kultural eta artistikoak ezagutzera ematea. Alde horretatik, astebururako antolatu den inaugurazio ekitaldia osatuz, herrian barrena bisita gidatua egingo da larunbat goizean eta arratsaldean berriz, Txokolateixia ezagutzeko aukera izango da. Eta igandean, Arrikrutzeko koba ezagutzeko bisita bereziak hitzeman dira.

Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario