sábado, 28 de noviembre de 2015

'Urpekariak'


'Urpekariak': Fermin Etxegoienen proposamena gazteendako

Aitziber Aranburuzabala 2015-11-27 09:00   KULTURA  OÑATI
Saiakera bat, bi eleberri eta elkarrizketa liburu bat argitaratu ostean, gazteentzako Urpekariak (Erein) liburua aurkeztu zuen atzo, eguena, Fermin Etxegoienek, Donostiako Udal Liburutegian. 
Fermin Etxegoien argitaratu berri duen 'Urpekariak' liburarekin | 
Argitaletxeak bota zion enbidoari erantzunez idatzi duela dio idazle oñatiarrak. “Iaz, Eutsiko diogu!elkarrizketa liburua argitaratu nuen Ereinekin. Kazetaritza lan bat zen hura, eta, normalean ez moduan, dirua jaso nuen idazten nebilen unean. Liburu horren bueltako bilera batean geundela, Ereineko Olatzek gazteentzako liburu bat idazteko proposatu zidan. Nik ez nuen, orduan, gazteen erregistro horretan nire burua ikusten, baina esku artean nuen elkarrizketa liburua irailerako bukatu nuen eta abendura arte nuen Ereinekoekin kontratua. Zorretan sentitzen nintzela-eta, 'hasiko naiz zerbait idazten', esan nion nire buruari, eta horrela idatzi nuen 30 orriko zirriborroa. Argitaletxeko lagunei bidali nien eta egoki ikusi zuten liburuaren tonua eta baita kontakizuna ere, eta aurrera egitea erabaki genuen", kontatu du Etxegoienek. 

Nerabezaroko tirabirei buruz  

Aita-seme batzuen oporraldiaz dihardu Etxegoienek oraingoan.    Gironako L'Estartit herrira joan dira eta handik gertu dauden Meda uharteetara doaz urpekaritza-bataioa egitera. Itsas bidaian, ama-alaba batzuk ezagutuko dituzte, eta bi gazteen arteko begiradak gurutzatuko dira. "Semeak 15 urte inguru ditu, eta, alde horretatik, esan daiteke, neurri batean, iniziazioaren inguruan egindako eleberria dela. Bide horretatik doa izenburua, metafora bat egiten dut urpekari moduan estreinatzearen eta helduen bizimoduan sartzearen artean. Horrez gainera, nerabezaro garaian sortzen diren aitaren eta semearen arteko tirabirak ere jasotzen dira, eta oporretan beraiekin joan ez den amaren papera ere hor dago... Pertsonaje galeria txiki eta anitz bat sortzen da kontakizunean zehar", dio idazleak; eta gaineratu du helburua ez zela autobiografia bat idaztea, inguruan duenetik elikatuta idazteko joera badu ere.

Kontakizuna, egunez egun 

Liburuak egitura nahiko normala duela dio: " Egunez egun dago oporraldia kontatuta. Oroitzapenen bitartez iraganeko pasarte batzuk berrekarrita daude eta aurrera begira dituzten proiektuen bitartez etorkizunari keinu batzuk ere badaude; baina, printzipioz, kontakizun kronologikoa da".  
Iazko irailean hasi, eta aurtengo udaberrirako erdi bukatuta zuen lana: "Bukaera baten bila nenbilen, ez nuen batere garbi. Azkenean,  nire ustez, hartu du bukaera kutsua. Ez da, akaso, guztizko bukaera izango; izan ere, argitaletxekoek ez dute baztertzen, aurrerago, pertsonaia horiek beste istorio batzuetan murgiltzea. Desiatzen nago irakurlearen feedbacka jasotzeko; gerokoak, gero ikusiko ditugu". 

No hay comentarios:

Publicar un comentario