NDG.
Euskal dantzak izango dira protagonistak hil honetan Oñatin, Oñatzeko taldearen 45. urteurrenaren eskutik. Jaialdi bat, bazkaria,
Sorgin dantza eta hitzaldiak egingo dituzte, besteak beste, 14tik 21era arte.
Sorgin dantza eta hitzaldiak egingo dituzte, besteak beste, 14tik 21era arte.
ANABEL DOMINGUEZEN ERREPORTAJEA - 2015(e)ko azaroaren 3a, asteartea - 06:10etan eguneratua
Bertako gaia
45 urteko ibilbidea euskal folklore eta kulturaren alde lanean. Horixe da Oñatz dan-tza taldeak gogo eta ilusio handiz egin duena. Lau hamarkada baino gehiago ez dira egunero betetzen eta urtemuga borobil hori ospatzeko ekintza ugarirekin jantziko dute Oñati hilaren 14tik 21era bitartean. “Herritarrekin partekatu nahi dugu urteurrena eta, horretarako, beste ekitaldi ba-tzuen artean Sorgin dantza herrikoia antolatu dugu azaroaren 19rako. Bi entsegu egingo ditugu, gaur eta datorren 10ean, Errekaldeko lokaletan, 19.30etik aurrera”, azaldu zuten Jon Irizar eta Zuriñe Lazkano dantzariek.
1970eko irailean herriak bere ateak zabaldu zizkion lehenengo Haurren Egunari. Ospakizun horren ondoren eta orduko Oñatz kultur elkartearen baitan, izen bereko dantza taldea jaio zen. “Umeekin hasi ginen lanean, eta handik bost urtetara, 1975ean, nagusien taldea jarri zen abian. Oñatiko dantzak ez ezik Euskal Herri osokoak ere sartu genituen errepertorioan”, gogoratu zuen Jesus Irizar Txutxinek.
Urte guzti hauetan asko dute kontatzeko. “Hasiera gogorra izan zen. Arropak oso garestiak ziren eta udaletxetik diru-laguntzak jaso genituen. Baina, denak merezi izan du eta dantzari eskaini diodan denborak zeharo aberasten nau”, baieztatu zuen Txutxinek.
400 BAT KIDE Nahiz eta belaunaldi ezberdinetako dantzariak izan,Txutxinek, Jonek eta Zuriñek gauza bat dute komunean: hirurek dantza daramate barruan. Pozik daude orain arte egindako lanarekin. “Gaur egun sei urtetik gorako 320 ume daude Oñatzen. Aurten, esaterako, 50 haur gehiago sartu dira. Nagusien taldean, aldiz, 70 dantzari ditugu -bataz besteko adina 20 urtekoa da-, eta horiek umeei musutruk irakasteaz arduratzen dira”, zehaztu zuen taldeko lehendakari denTxutxinek.
Beraz, osasuntsu dago taldea. “Behintzat etorkizuna bermatuta daukagu eta hori poztekoa da”, gaineratu zuen Zuriñek. “Gazte talde on bat dago orain ere Oñatzen, lan egiteko gogoarekin”, nabarmendu zuen lekukoa eman duen Txutxinek, irribarre eginez.
Oñatzek denborari aurre egiten jakin izan du; eta duda gabe, duen ezaugarrietako bat Korpuseko dan-tzak dira. Baina festa horrekin batera, beste ekitaldi askotan utzi du bere hazia Oñatiko dantza taldeak: Haurren Egunean, bailarako Dantzari Egunetan, inauterietan, San Juan bezperan... Hainbat herrietara eraman dituzte euren koreografiak. Baita Sui-tza eta Ameriketako Estatu Batuetako Boisera ere.
Hortaz, eskarmentu handia dute oholtza gainean. “Herrian zein herritik kanpo dantza egitea gustoko dugu eta aberasgarria dela iruditzen zaigu”, adierazi zuten.
Bestalde, egoitzaren lekualdaketari buruz galdetuta, Eltzian (Eteo zaharra) erabiliko luketen espazioak ezaugarri batzuk izan beharko dituela azpimarratu zuten. “Eltzia prosezuan parte hartzen ari gara. Baina gure kasuan, zoru berezia behar dugu dantza egiteko eta materiala gordetzeko lekua, besteak beste”, zehaztu zuten.
EKITALDIAK Azken aste hauetan Errekalde auzoan duten lokaletan urteurreneko ospakizunen prestaketetan murgilduta daude. Ekitaldi nagusia azaroaren 14an izango da Zubikoa kiroldegian, 22.30ean hasita. Ehun bat dantzari, Ganbara abesbatza, udal musika banda, Aita Madina txistulari taldea eta Arrasateko dultzaineroak igoko dira taula gainera. “Musikaz lagunduta, lurralde desberdinetako dantzak -esaterako, Zuberoako maskarada edo Nafarroako Erriberako dantzak- plazaratuko ditugu ordu eta erdiko ikuskizunean”, aipatu zuten nagusien taldeko ordezkari diren Jon Irizarrek eta Zuriñe Lazkanok.
Hurrengo egunean, hilaren 15ean, herriko eta Iruñako Arrotxapea auzoko erraldoi eta buruhandien konpartsak kalez kale ibiliko dira eguerdi partetik. Arratsaldean, ordea, ume eta gaztetxoen dantza izango da Herriko plazan girotuko duen Herrixa Dantzan saio berezian, txistulariak eta musika eskolak lagunduta (18.00).
Hitzaldiak ere antolatu dituzte. Era honetan, 17an, Ane Albisu donostiarrak, Euskal jantzi tradizionalei buruzko Atondu izenburuko liburuaren egileak, berbaldia eskainiko du gaztelekuan (19.00). Azaroaren 18an, Iñigo Murgiondo dantzari oñatiarra herriko dantza historiaren gainean arituko da, kultur etxean (19.00).
Hilaren 19an, Sorgin dantzarekin gozatzeko aukera izango da (19.00) eta parte hartzera, dantzariak, dan-tzari ohiak eta oro har herritarrak, gonbidatuta daude. Egitarauari amaiera emateko, 21ean bazkari herrikoia egingo dute Zubikoan. Hitzordu honetarako txartelak -350 lagunen-tzako tokia dago- salgai daude Txokolateixian (leku honetan ere 14ko jaialdiarako sarrerak eskura daitezke), Aloña eta Izarraitz tabernetan. Aurretik hamaiketakoa (udaletxeko arkupeetan, 11.00etan), dantzak eta txikiteoa ez dira faltako.
Dena den, motorrak berotzen joateko, 9tik 21era dendetako erakusleihotan Oñatzen arropa eta materiala ipiniko dituzte ikusgai. Euskal dan-tzak izango dira protagonistak hil honetan adin guztietarako egitarau zabalari esker.
No hay comentarios:
Publicar un comentario