Aldatzekoak ziren hodien % 90a inguru dagoeneko sartu dira
Hodi zaharrak kendu eta berriak sartzeko lanak oso aurreratuta daude, aldatzekoak ziren hodien % 90a gutxi gora behera, dagoeneko sartu direla adierazi digu Gipuzkoako Urak enpresako tekniko batek. Lanak dena den, oraindik ez dira bukatu eta gaur goizean esaterako, San Lorentzo auzoko 4tik eta 8ra arteko eraikinetan eta 25etik 28ra urik gabe egon dira, 8.30tatik 12.30tara. Auzoaren goialdeko hodi korapilo bat sare nagusira lotzeko lanak egin dira.
Horrezaz gain, datozen egun eta asteetan, probak egin beharko dira eta ireki diren zanga guztiak itxita urbanizazio lanak osatu beharko dira. Izan ere, Udalak, inguru hori irisgarritasun neurrietara egokitzeko lanak Otegi-Gaztañaga enpresa berari esleitu zizkion eta, hoditeria aldatuta, bigarren kontratu horri dagozkion lanak osatu beharko dituzte.

iturria: Oñati Irratia
No hay comentarios:
Publicar un comentario