911 argazki onartu dituzte Aloña Mendiko mendi argazki lehiaketan
2015-11-09 11:34 KIROLA OÑATI
35 herrialdetako (Txina, Vietman eta Argentina tartean) 238 argazkilarik parte hartu dute Aloña Mendik antolatutako aurtengo natura eta mendi argazki lehiaketan. 911 argazki onartu dituzte eta epaimahaiak izendatu ditu irabazleak. Argazkiak ikusgai daude Oñatiko kultura etxean. Ikusi, albiste barruan, argazki sarituak.
Benito Cantero, Juan Carlos Mediavilla eta Mikel Cavero hirukoteak osatu du Aloña Mendiko natura eta mendi argazki lehiaketako epaimahaia eta azaroaren 5ean hartu zuten epaimahaiak erabakia, Aloña Mendi kirol elkartearen egoitzan. Hauexek dira argazki sarituak:
A saila: gizakia mendian. Lehenengo saria: Down to the top argazkia. Egilea: Natalyia Andrianova
A saila: gizakia mendian. Bigarren saria: Khumbu argazkia. Egilea: Javier Camacho
A saila: gizakia mendian. Hirugarren saria: Mendia ta askatasuna argazkia. Egilea: Aitor González B.
A saila: gizakia mendian. Oñati saria. Hutsik
B saila: mendi ingurunea. Lehen saria: Mountain lights. Egilea: Javier Camacho
B saila: mendi ingurunea. Bigarren saria: Pizon vulgar. Egilea: M.Antonio Salvador
B saila: mendia eta ingurunea. Hirugarren saria: Merzouga argazkia. Egilea: JJ López Azurmendi
B saila: mendi ingurunea. Oñati saria. Non dago Aizkorri? argazkia. Egilea: Natxo Santos
ikusgai eta erosgai
Lehiaketara aurkeztutako hainbat argazki, sarituak barne, Oñatiko kultura etxean daude ikusgai. Gaurtik, astelehena, hilaren 13ra arte egongo dira ikusgai, egunero, 18:00etatik 20:00etara.
Erakusketako argazkiak erosteko aukera ere egongo da; 50 eurotan daude salgai. Baturako dirua Nepa Lagunduz fundaziora bideratuko dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario