Debagoienako Gurutze Gorriak Jostailu Kanpaina abiarazi du
2015/11/23
Helburua, Gabonetan, eskualdeko haur guztiek jostailu bat izan dezatela
Debagoienako Gurutze Gorriak Gabonen atarian, Jostailu Kanpaina abian jarri du berriro. Baina aurtengoak bi berritasun nagusi ditu: jostailu berriak eskatzen dira eta ekimena Oñatiko Oinaztu Aisialdi Elkartearen laguntzaz gauzatuko da. Helburua, urteroko moduan, Gabonetan, eskualdeko haur guztiek jostailu bat izan dezatela.
Jostailu berriak biltzeko ekintza ezberdinak antolatu dira: jostailuak San Prudentzioko postura eraman ahal izango dira, astelehenetik ostiralera eta 9.00etatik 14.00tara. Arrasateko Eroski Hipermerkatuan mahaia jarriko da, abenduaren 11, 12, 18 eta 19an, hala nahi dutenek, jostailuak bertan utzi ditzaten. Jostailu txekeak ere jarriko dira herritarren eskura. Jostailu txeke hauek, 5, 10 eta 20 eurokoak izango dira. Horiek eskuratuta herritarrak egiten duen diru aportazioaz, Gurutze Gorrikoek jostailuak erosiko dituzte.
Oñatin, Elkar Hezi ikastetxeak antolatu ohi duen Elkartasun Azokan jarriko dira jostailu txekeakeskuragarri. Elkartasun Azoka, abenduaren 12an egingo da plazan.
Laugarren bide bat ere izango da Gurutze Gorriaren jostailu kanpaina honetan lagundu ahal izateko, Laboral Kutxan eta La Caixan, Debagoienako Gurutze Gorriak dituen kontuetan dirua sartuz alegia. Kasu honetan, jostailu berria kontzeptua jartzea eskatzen da.
Ekimen guzti hauek aurrera eraman ahal izateko, Arrasaten eta Oñatin jarriko diren mahaitan egon nahiz jasotako jostailuak prestatzeko, Gurutze Gorriak, Oñatik Oinaztu aisialdi elkartearen laguntza izango du.
Iturria: Oñati Irratia
No hay comentarios:
Publicar un comentario