GOIENA
Bisitarien mugimendu handia Arrikrutzeko koban
Jokin Bereziartua 2016-08-05 14:30 DEBAGOIENA OÑATI BERRIAK
Debagoienak badu zer erakutsi, turisten interesa pizten dituen hainbat txoko ditu. Eta txoko horien artean dago, zalantza barik, Arrikrutzeko koba. Oñatiko altxor natural horrek gero eta kanpotar gehiago erakartzen ditu; aurtengo abuztua mugitua izango dela aurreikusten dute.
Horren erakusle da 53. galeria famatua egunero dagoela zabalik abuztuan zehar, astelehenak barne. Bertatik bertara ikusi ahal izan dugunez, mugimendu handia dago egunotan
Arrikrutzen.