viernes, 16 de octubre de 2015

Erreka garbiketa

16/10/2015


Erreka garbiketa herrikoia egingo da igandean Santxolopetegi eta Zubillaga auzo inguruetan

Mostrando
Udalak eta Natur Eskolak hirugarren urtez antolatu duten 'Ibai Lagun' ekimenaren barruan, erreka garbiketa herrikoia egingo da igandean, Santxolopetegi eta Zubillaga auzo inguruetan. Deialdia irekia da, herritar guztientzako. Hitzordua, goizeko 9:00etan Foruen plazan. Uretan ibiltzeko oinetakoak eta eskularruak eramatea gomendatzen da. Amaieran mokadutxo bat egiteko aukera egongo da. Bestalde, bihar, larunbata, egun erdiko mendi ibilaldi erraza egingo da Natur Eskolak gidatuta. Amaieran Urkuluko kontsumorako ur araztegia bisitatzeko aukera egongo da.

Ziklo-kros taldeak denboraldi berria aurkeztuko du bihar

Oihana Elorza 2015-10-16 12:55   KIROLA  OÑATI
Arrikrutz Oñatiko Kobak ziklo-kros taldeak denboraldi berrirako dituen asmoak, egutegia eta txirrindulariak aurkeztuko ditu bihar, zapatua. Kultura etxean egingo dute aurkezpena, 12:00etan, eta, txirrindulariak ez ezik, eurekin batera ibiltzen diren prestatzaileak eta mekanikariak ere egongo dira.

HERRIKO FUTBOL TXAPELKETA.2015/10/16


Hangola 0-3 Etxaixat
Shatoken Moura 3-0 Auschwitz
Txuskos 1-3 Joxely
Albok 1-3 Zalaparta

martes, 13 de octubre de 2015

Oñatiko VII. trikiti jaialdia eta afari-erromeria

Lizargarate trikitizale elkarteak antolatuta.



  • VI. trikiti jaialdia
Santa Ana antzokian, 17:30
Sarrerak 12 € (Aurrez salgai, Arrano eta Izarraitz tabernetan edo enkargu bidez lizargarateelkartea@gmail.com) helbidean.
Partaideak:
Ane, Amaia eta Irati, Epelde eta Lutxurdixo, Korrontzi, Arakama, Dorronsoro eta Larreburu, Zaloa Zenarruzabeitia, Intxausti anai-arrebak eta Harkaitz Allur, Astizaran II, Izer eta Mikel Markez.
  • Jaialdi ostean...
Afaria
Lekua: oñatiko Gaztelekua 
Ordua: 21:00etan
Prezioa: 20 €
**tiketak salgai: Izarraitz, Arrano edo lizargarateelkartea@gmail.com emaiean enkarguz.
Erromeria Elustondo anai arrebekin
Lekua: oñatiko Gaztelekua
Ordua: 23:00etan

MAIDER ARREGI

2015/10/13
MAIDER ARREGIK GIPUZKOAKO BERTSOLARI TXAPELKETARAKO FINAL LAURDENETAN PARTE HARTUKO DU



Puntuazioaren arabera lortu du fase berrirako sailkapena

  Irailaren 27an Lasarte-Orian jokatu zen final zortzirenetako saioan, bigarren sailkatu zen Maider Arregi. Saio bakoitzeko lehenek hurrengo faserako txartela zuzenean lortzen zuten baina gainontzekoek, puntuazioaren arabera. Hala, asteburuan jokatu diren azken saioak amaitu arte itxaron behar izan da puntuazioaren arabera sailkatu diren 17 bertsolariak ezagutzeko.
  Final zortzirenetatik datozen 23 bertsolariei, 2011ko txapelketan lortu zuten postuari esker aurrez sailkatuta zeuden zazpi batuko zaizkie: San Migeletako bertso jaialdian Oñatin kantatu zuen Agin Laburu eta Jexux Mari Irazu, Beñat Gaztelumendi, Jon Martin, Alaia Martin, Iñaki Apalategi eta Unai Arregi. Asteburu bateko atsedenaldia hartu ostean, urriaren 24an hasiko dira final laurdenetako saioak Urretxu-Zumarragan eta azaroaren 8an amaituko, Eskoriatzan. Guztira, bost saio jokatuko dira fase berri honetan. Seina bertsolariz osatutako bost talde egin dira, eta saio bakarrera lehiatuko dira. Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean pasatuko da hurrengo fasera, eta puntu gehien eskuratzen dituzten hamahiru bertsolariekin osatuko dira finalaurrekoak.
  Maider Arregik azaroaren 1ean Ormaiztegin jokatuko den saioan parte hartuko du. Oñatiarrarekin batera, Ander Lizarralde Jimenok, Arkaitz Oiartzabal Agirre “Xamoa”k, Felix Zubia Olaskoagak, Iñaki Apalategi Astigarragak eta Unai Gaztelumendi Arandiak osatuko dute seikotea. Ohi bezala, final laurdenetarako sarrerak, baita Ormaiztegiko saiorako ere,  dagoeneko salgai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean.
  Udaberrian jokatu zen Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasean Oñatiko bertso eskolako bost lagunek parte hartu zuten: Maider Arregi, Andoni Goitia, Egoitz Aizpuru, Urko Egaña eta Joseba Lasagabaster. Arregik bakarrik lortu zuen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako txartela eta urrats berria emanez, final laurdenetan arituko da.
Iturria: Oñati Irratia

Alix Barbero

2015/10/13
OÑATI IRRATIA | Alix Barberok Tanzanian bizitakoa entzun nahi? Hona hemen egin diogun elkarrizketa:
Elkartasun proiektu baten parte hartzen aritu da oñatiarra. Kaleko haurrei oinarrizko eskolak hartu eta otordu bat egiteko aukera eskaintzen dien egitasmo berr ian parte hartu du. Horretarako, elkartasun proiektuatan laguntzen duten hostaletako batekin jarri zen harremanetan.
Alix Barberok bere esperientzia azaldu idgu.