martes, 18 de enero de 2011

CAMPEONATO DE ESPAÑA DE CROS.

Sara Gomezek eta Sergio Gartziak Espainiako Kros Txapelketarako txartela lortu dute

Domekan sailkatu ziren Aloña Mendiko atletak Espainiako Txapelketara. Araian egin zuten Euskadiko Kros Txapelketan nabarmendu ziren atleta oñatiarrak, eta han lortutako emaitzei esker jantziko dute euskal selekzioaren elastikoa.




Kadetetan Sara Gomezek brontzezko domina eskuratu zuen –min hartuta zegoen, gainera. Gizonezkoen promesa mailan, berriz, Sergio Gartzia bigarren sailkatu zen, eta hura ere Oviedon izango da, Espainiako Txapelketan. Mari Sol Ramos, berriz, hamar onenen artean egon zen, baina ohi duen moduan beteranoen kategorian korritu beharrean senior kategorian lehiatu zen.GOIENAtik

No hay comentarios:

Publicar un comentario