martes, 18 de enero de 2011

TXAKOLIÑA.


Geroz eta mahasti gehiago daude Murgia eta Zañartu auzoetan

Aintzindariak Upainekoak izan ziren; duela 7-8 bat urte hasi ziren. Orain 2-3 urte hasi ziren, berriz, Murgia auzoko Murgialdaikoak eta Zañartu auzoko Ditxosuena eta Belaskuakoak.

Orain dela 3 urte arte Gipuzkoa barruan Aian, Getarian eta Zarautzeko mahastiak eta ardoak egon zitezkeen Getariako Txakolina jatorri izenpean. 2007tik aurrera, baina, Gipuzkoa osora zabaldu zen izendapena eta hori izan daiteke arrazoia gaur egun Oñatin geroz eta mahasti gehiago egoteko.

Oñatin, aintzindariak Upainekoak izan ziren. Duela 7-8 bat urte hasi ziren eta sei hektarea dituzte gaur egun txakolina egiteko mahastiekin.

Orain 2-3 urte hasi ziren, berriz, Murgia auzoko Murgialdaikoak eta Zañartu auzoko Ditxosuena eta Belaskuakoak. Hain justu, behin landatuta, lehenengo fruituak 2 urte eta erdi eta hiru urte bitartean irteten dira. Aurretik lurra ondo prestatu, drainatzea egin, landatu eta landareei ekoizpen forma bat eman behar zaie. Murgialdaikoek, esaterako, landare-sare forma eman diote.

Batzuk, aurten ateratako uzta etxekoen artean banatuko dute; beste batzuek, berriz, txakolina egin eta saltzeko asmotan dabiltza.

Upainekoen kasuan, eurek egiten dute prozesu guztia, eta aurten gutxi gorabehera 50.000 litro ekoiztuko dituzte. Gainera, upategi edo bodega bat egiten ere badabiltza; noizko zabalduko duten, baina, oraindik ez dakitela esan digu Iñaki Gerekak, Upainen mahastiko arduradunak.GOIENAtik

No hay comentarios:

Publicar un comentario